Asier Mendizabal artista ordiziarrak lau lan eraman ditu Veneziako Bienalera
Asier Mendizabal artista ordiziarrak bere lanak erakutsiko ditu Veneziako (Italia) Bienalean. Illuminazioni jaialdiaren barruan erakutsiko du bere obra, mundu osoko beste 82 artistarekin batera. Larunbatean zabalduko dute Bienal erakusketa eta azaroaren 27ra arte izango da zabalik. Mendizabal da Venezian izango den euskal artista bakarra. Ordiziarrak bere lau lan eraman ditu Italiara: Soft Focus, Hard Edge, Benta-Haundi eta Signals. Mendizabalen hitzetan, “Inprobisatu ere asko egin dugu eta printzipioz, nire lan konkretu bat nahi zuten eraman, euskal eskulturaren tradizioan oinarrituta, sinboloak nola eratzen diren eta horren inguruan hausnartzen zuena, Oteizaren eskultura bat oinarri hartuta. Baina gero, lanean ari ginala, konturatu ginen bazeudela beste lan batzuk, horren osagarri izan zitezkeenak”. Mendizabalen arabera, “aurtengo erakusketa zentralak nazio identitateen gaiari heldu dio, nazioak nola eratzen diren, eta azkenean, nazio identitate horren kondaira zerk sustengatzen duen”. Veneziako Bienalak, “estatuen arteko lehia bat” ere irudikatzen duela uste du, “nazio bakoitzak bere ordezkariak” eramaten baititu. Izan ere, 89 herrialdek pabiloi propioa izango dute, bere herrialdeko arte garaikideak eman dituen lan nagusiak erakusteko. Eskema “bitxi” horren aurrean, beste jarrera bat agertu du ordiziarrak. “Veneziako jaialdi horretara azaldu nahiz oso espezifikoak eta historia txikiak diren hauekin. Gure kontextu kultural txiki honetatik eramandako kontakizun apal hauekin”. Azken urteotan, sari eta lorpen [...]
Asier Mendizabal artista ordiziarrak bere lanak erakutsiko ditu Veneziako (Italia) Bienalean. Illuminazioni jaialdiaren barruan erakutsiko du bere obra, mundu osoko beste 82 artistarekin batera. Larunbatean zabalduko dute Bienal erakusketa eta azaroaren 27ra arte izango da zabalik. Mendizabal da Venezian izango den euskal artista bakarra.
Ordiziarrak bere lau lan eraman ditu Italiara: Soft Focus, Hard Edge, Benta-Haundi eta Signals. Mendizabalen hitzetan, “Inprobisatu ere asko egin dugu eta printzipioz, nire lan konkretu bat nahi zuten eraman, euskal eskulturaren tradizioan oinarrituta, sinboloak nola eratzen diren eta horren inguruan hausnartzen zuena, Oteizaren eskultura bat oinarri hartuta. Baina gero, lanean ari ginala, konturatu ginen bazeudela beste lan batzuk, horren osagarri izan zitezkeenak”.
Mendizabalen arabera, “aurtengo erakusketa zentralak nazio identitateen gaiari heldu dio, nazioak nola eratzen diren, eta azkenean, nazio identitate horren kondaira zerk sustengatzen duen”. Veneziako Bienalak, “estatuen arteko lehia bat” ere irudikatzen duela uste du, “nazio bakoitzak bere ordezkariak” eramaten baititu. Izan ere, 89 herrialdek pabiloi propioa izango dute, bere herrialdeko arte garaikideak eman dituen lan nagusiak erakusteko. Eskema “bitxi” horren aurrean, beste jarrera bat agertu du ordiziarrak. “Veneziako jaialdi horretara azaldu nahiz oso espezifikoak eta historia txikiak diren hauekin. Gure kontextu kultural txiki honetatik eramandako kontakizun apal hauekin”.
Azken urteotan, sari eta lorpen ugari biltzen ari da Asier Mendizabal ordiziarra. 2008an jarri zuen bere bakarkako lehen erakusketa Bartzelonan, eta harrezkero, gelditu ere egin gabe dabil. 2010ean, arte plastikoen Ojo saria jaso zuen eta aurten, Madrilgo Reina Sofia museoan ere erakutsi ditu bere lanak.