Txistorra janez eta buruhandien eta kilien aurretik korrika eginez igaro dute ostiral arratsaldea beasaindarrek. Zubimuzu plazan elkartu da jendea zazpiak aldean, eta txistorra eta sagardoa doan jateko eta edateko aukera izan dute. Sagardoa edateko ad...
Arrano Beltza kirol taldeak, Gipuzkoako Herri Kirol federazioak Beasain Kirol Fundazioak, Beasaingo Udalak eta Gipuzkoa Kirolak-ek antolatuta, Gipuzkoako 2. mailako aizkolari txapelketako kanporakera jokatuko da igande eguerdian Beasainen. Hamar aizko...
Asier Mendizabal artista ordiziarrak bere lanak erakutsiko ditu Veneziako (Italia) Bienalean. Illuminazioni jaialdiaren barruan erakutsiko du bere obra, mundu osoko beste 82 artistarekin batera. Larunbatean zabalduko dute Bienal erakusketa eta azaroaren 27ra arte izango da zabalik. Mendizabal da Venezian izango den euskal artista bakarra. Ordiziarrak bere lau lan eraman ditu Italiara: Soft Focus, Hard Edge, Benta-Haundi eta Signals. Mendizabalen hitzetan, “Inprobisatu ere asko egin dugu eta printzipioz, nire lan konkretu bat nahi zuten eraman, euskal eskulturaren tradizioan oinarrituta, sinboloak nola eratzen diren eta horren inguruan hausnartzen zuena, Oteizaren eskultura bat oinarri hartuta. Baina gero, lanean ari ginala, konturatu ginen bazeudela beste lan batzuk, horren osagarri izan zitezkeenak”. Mendizabalen arabera, “aurtengo erakusketa zentralak nazio identitateen gaiari heldu dio, nazioak nola eratzen diren, eta azkenean, nazio identitate horren kondaira zerk sustengatzen duen”. Veneziako Bienalak, “estatuen arteko lehia bat” ere irudikatzen duela uste du, “nazio bakoitzak bere ordezkariak” eramaten baititu. Izan ere, 89 herrialdek pabiloi propioa izango dute, bere herrialdeko arte garaikideak eman dituen lan nagusiak erakusteko. Eskema “bitxi” horren aurrean, beste jarrera bat agertu du ordiziarrak. “Veneziako jaialdi horretara azaldu nahiz oso espezifikoak eta historia txikiak diren hauekin. Gure kontextu kultural txiki honetatik eramandako kontakizun apal hauekin”. Azken urteotan, sari eta lorpen [...]
Lazkaoko Gaztelekuak eta Ludotekak programazio berezia prestatu dute uda parterako, eta aisialdi jardueretan izena emateko epea gaur bukatuko da. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra 10:30etik 13:00ak arte erabili ahalko dira haurrentzat eta nerabeentzat ai...
Igande honetan, ekainak 5, urteroko erromeria izango da Altzagarate gainean, Altzagako auzoan. 12:30ean meza nagusia egingo dute, lehenik, Altzagarateko baselizan. Festa giroa eta erromeria egun osoan luzatuko da ondoren. Antsorregi eta Larrañaga trik...
Zaldibiako Almitza segalari elkarteak antolatutako Euskal Herriko III. Bakarkako Sega Ligaxkak etzi, igandea, izango du jarraipena, bigarren jardunaldiarekin. Azpeitian da saioa, ikastolako belardian, 12:00etan hasita. Sailen zozketa 11:00etan egingo d...
Lazkaoko Udalak abian jarri du itundutako edo tasatutako prezioan 44 etxebizitza eraikitzeko eta lazkaotarren artean jabetzan saltzeko promozioa. Larreategi eremuan eraikiko dute etxe-multzo handiagoan egongo dira etxebizitzak, Txindoki gerontologikoar...
Azpeitian egingo dute aurten Kilometroak jaia, Ikasberri ikastolaren alde. Urriaren 2an izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, baina aurretik, dozenaka ekintza, ekitaldi, irteera… antolatu dituzte. Beasaingo jaietan ere izango dira Ki...
Ordiziako Udalak 2008an onartu zuen Irisgarritasun Planaren barruan, hainbat lan egin dituzte orain arte. Hurrengoa, eta legegintzaldi honetako azkena, Poligono 21 merkatalgunean jarriko duten igogailua izango da. Igogailuak, Goierri, Maribaratza, Diego Rivero eta Kale Berrin bizi diren herritarrei herrigunera errazago iristeko aukera emango die. Proiektuak 85.000 euroko aurrekontua du eta behin lanak hasita, hilabeteko epea izango dute bukatzeko. Lanak noiz hasiko diren zehaztu ez badute ere, «hilabete eta erdi edo bi hilabete barru» hastea espero dute. Gaur eguerdian aurkeztu dute proiektua P21 merkatalgunean bertan. Jose Migel Santamaria jarduneko alkatearen hitzetan, igogailua jartzeko aukeratu duten tokia «segurua» da, izan ere, barrualdean gelditzen da eta gauean sarbidea itxi daiteke. Gainera, estalpean egoteak, mantenu lanak erraztu egingo dituela uste dute udal arduradunek. Azkenik, igogailu horrek merkatalgunea bera dinamizatzeko ere balioko duela uste du Santamariak. Irisgarritasun planak, tren geltokitik herrigunerako eskaileretan, arrapala mekaniko bat egiteko aukera ere jasotzen zuen, baina Santamariak azaldu duenez, aurrekontua eskatu zutenean (400.000 euro), garestiegia iruditu zitzaien, eta erabat baztertu ez badute ere, asmo hori momentuz «aparkatzea» erabaki dute. San Bartolomen aparkalekua Gaur goizeko agerraldian, beste bi proiektu ere aurkeztu dituzte. Batetik, San Bartolomen beste 140 aparkaleku egiteko asmoa dute, hilabete eta erdiko epean. Horrez gain, urbanismo aldetik hainbat azpiegitura [...]
Udaletxeko balkoitik suziriak jaurtita hemen diete hasiera beasaindarrek Loinatz jaiei. 12:00etan puntuan jaurti dute lehen suziria, eta festa giro handirik gabe zintzilikatu dituzte udaleko banderak balkoi dotoretuan. Arratsaldean Zubimuzu plazan egi...
Zabor arruntaren bilketaren sistema aldatu egingo dute Sasieta Mankomunitateak eta Itsasondoko Udalak, Itsasondon. Zaborraren kontenedore berdea kendu egingo dute herriko hamar irla edo edukiontzi guneetatik, eta horien ordez euskarri bana jarriko dituzte. Etxebizitza bakoitzarentzat zenbakiz identifikatuta egongo dira kakoak, zutabean. Astean behin, astelehenetan, bilduko du kamioiak zabor arrunta. Herritarrentzat desberdintasun handiena zaborraren edukiontzi berdea desagertzea izango da, eta errefusa edo birzikla ezin litekeen hondakina astelehenetan 19:00etatik 22:00etara soilik atera ahalko dutela. Etxean kubo grisa jasoko dute itsasondoarrek, organikoaren neurri berekoa, eta euskarrian zintzilik utzi behar dute, bilketako kamioiak hustu ondoren biharamunean atzera etxera eramateko. Asteko beste egunetan ezin da zaborra euskarrietara atera. Birzikla daitezkeen gaiak han uzten badira, ez dituzte eramango. Bilketa orokorra astelehenetan den arren,salbuespena egingo dute ume txikien edo adinekoen pardelen kasurako, eta beste bi egunetan ere atera daitezke: asteazkenetan eta ostiraletan. Garbitasuna «kontuan hartu» duela esan du Sasietak. Gainontzeko zazpi gaien edukiontziak –organikoa, beira, papera, ontziak, arropa, olioa eta pilak– orain arte bezala geratuko dira, egunero eta uneoro erabilgarri. Herritarrek zer eta nola egin behar duten esplikatzen ari dira orain Sasietaren bi hezitzaile etxerik etxe, eta udazkenera arte udaletxean egongo dira laguntza emateko. Informazio dosierrak banatzen eta zalantzan argitzen ari dira, «harrera oso onarekin». Zabor arruntaren trataeraz [...]
Herriarteko pilota lehiaketan, jokatzen ari diren faseetako itzuliko jardunaldiak asteburuan jokatuko dituzte jokoan segitzen duten Goierriko bi herriek, Ataunek eta Olaberriak. Palako adarrari dagokionez, Olaberriak gaur arratsean ditu bi partida, Oia...
Ataungo Otso Festa kultur egitarauarekin segitzeko, gaur gauean Baginaren bakarrizketak ikuskizuna izango da Ataunen, 22:00etan Herri Antzokian. Aitziber Garmendia zaldibiarra eta Ainhoa Garai dira aktoreak. Bestetik, bihar irekiko dute Jentilbaratzan ...
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak udarako antolatu duen kirol eskaintzan izena emateko epea igandera artekoa da. Hainbat kirol mota jarri ditu aukeran, haurrentzat eta gazteentzat, tartean urpekaritza ikastaroa. Ekainaren 14an hasiko da, sei eguner...
Estali gabeko igerilekuen denboraldia gaur hasiko da Lazkaon. Irailaren 11ra arte, kanpoko bi putzuak eta inguruko zelai zabala egunero erabili ahalko dira. Aurreneko bi asteotan, hala ere, arratsaldez bakarrik irekiko dute igerilekua, 14:30etik 20:00etara, haurrek goizetan eskola dutelako oraindik. Ondoren, ekainaren 18tik denboraldia bukatu arte, egunero 11:00etatik 20:00etara izango da ordutegia. Bihar irekiera festa egingo dute, puxika erraldoien barruan sartuta ur gainean ibiltzeko jolasak antolatu baititu Kiroldegiak. Igerilekuak eta udako bainu zerbitzua lehen aldiz iaz jarri ondoren, aurten bi berrikuntza nabarmen egin ditu Udalak, kiroldegia hazteko lanak baliatuz. Batetik, sarbide berria erabilgarri dago: kiroldegiko sarrera nagusitik bertatik, dorreko igogailuetatik edo eskaileretatik igo ahalko da. Bazkideek San Jose aldetik ere –iazko sarrera– sartu ahalko dute, hatz irakurgailuaren bidez. Beste berrikuntza kirol kantxena da. Kiroldegia zabaltzeko lanen 4. faean altxatu duten eraikineko sabaian pistak egokitu dituzte. Goiko igerilekuen maila berean geratzen denez, bainulariak saskibaloian, futbolean edo bestelako kiroletan jardun ahalko dira. 700 metro koadroko zabalguea geratu da, aldagelen atzean. Sarrera motak eta bazkidetza Lazkaoko igerileku estali gabeetara sartzeko helduaren eguneko txartel arruntak 4,25 euro balio du, haurrenak 2,30 euro. Hamar sarrerako bonua edo denboraldi osorakoa ere atera litezke. Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegian osoko bazkidetza egiten dutenei prezioan sartzen zaie. Igerileku handia, umeena, [...]
Urteko errepasoa eginez, herrian gertatutakoak jasotzen dituen Beasain Jaietan aldizkaria bihar jarriko dute salgai. Beti Bizi elkarteko Kultura Saileko arduradunek hainbat hilabete daramate urtekaria prestatzen, eta aurtengoak itxura berritua izango duela aurreratu dute. Sorpresa eta jakin-mina mantentzeko ordea, ez dute aurreratu nahi izan nolako itxura izango duen. Baina atal bakoitzak kolore bat izango duela esan dute, itzulpenak ez direla orain arteko leku berean egongo, orokorrean aldizkariak kolore gehiago izango duela, eta letraren tamaina handitu egin dutela. Azala ere desberdina izango da aurten. Hortik aurrera gehiagorik ez dute aurreratu nahi izan Juanjo Ruiz, Manolo Fernandez, Jesus Mari Sampedro eta Antonio Albizek. Itxura aldatzearen arrazoia «irakurketa erreztea» dela esan dute, «irakurleek dena hizkia ez dela ikus dezaten». Aurten egindako aldaketak nahikoa ez direla izango badakite, baina «poliki-poliki joan nahi dugu, urtekariaren betiko arima zainduz». Aldatuko ez dena, salneurria eta saltokiak izango dira. Zazpi euroan eskuratu ahalko da aurten ere Beasain Jaietan, eta bihar Igartza auzoan, geltoki ondoan, San Martin-en estatuaren ondoan, Loinaz plazan, Bideluze plazan eta Oria pasealekuan (Beti Bizi elkartearen ondoan) eskuratu ahalko da urtekaria. Astelehenean baita San Martinen egingo den erromerian ere. Funtsean betikoa da Aldizkariari itxura berritu dioten arren, funtsean eta eduki aldetik betikoa dela azpimarratu dute Beti Biziko [...]
RTNSA kongresuaren antolakuntzan buru belarri dabil egunotan Julian Gonzalez (Lazkao, 1952). Jaiotzez ez izan arren, ordiziartzat jotzen du bere burua. “Sei urte nituela etorri ginen Ordiziara, Urdaneta kalera”. Kongresu honekin telekomunikazioaren alorrean egin diren ikerketan sakonduko dutela nabarmendu du. Gaur enpresaburuekin egingo dute saioa Goierri Berrikuntza Gunean, eta bihar goizean emango diote bukaera kongresuari, ondorio orokorrak aterata. EHUko fisika aplikatuko katedraduna zara, eta eskarmentua duzu horrelako kongresuak antolatzen. Zergatik Ordizian? Donostian kongresu bat antolatzea Ordizian antolatzea baino askosaz ere errazagoa da, eta hau Ordizian egin da udalak eskatu zidalako, eta noski, ni ere ordiziarra naizelako. Logistika aldetik eragozpenak besterik ez nituen ikusten, baina udalak gogoa zuen antolatzeko, eta gogo horrek gabezia guztiak estali ditu. Zein dira arazo logistiko horiek? Donostian egongo bagina etorri diren 150 adituak hotel batean edo bitan egongo lirateke, eta hemen berriz hamar hamabi hoteletan sakabanatuta daude. Etorri diren asko Europaz kanpokoak dira, eta aireportura iritsi bezain pronto hona ekartzeaz arduratu gara. Donostian balitz autobusean joango lirateke Loiutik. Punta-puntako adituak etorri dira gainera. Nola lortzen da hori? EHUn 32 urte daramatzat, eta 25 dira ikerketaren arloan murgildu nintzenetik, eta hor magnestismo gaiak lantzeko lan taldea sortu genuen. Ez dut harrokeriz esaten, baina lan talde horrek ospe handia [...]