Koldo Agirre eta Unai Baztarrika, Udazken Kulturalaren aurkezpenean Datorren ostegunean, urriaren 13an, hasiko da Udazken Kulturala, eta hilabetez luzatuko da, azaroaren 13ra arte. Goizean eman dituzte jakitera Koldo Agirre alkateak eta Unai Bazkarrika Kultura zinegotziak datozen asteetarako antolatu dituzten ekintzak. Aurten ere ekintzak herri guztian zehar banatuta antolatu dizutela jakinarazi du Agirrek, herri erdigunetik irten eta herriko gainerako auzoetan ere ekintzak antolatuz. Herriko elkarte ezberdin ugarik parte hartuko dute aurten ere Udazken Kulturalean, eta Agirrek goraipatu egin du horien guztien lana: “Urte guztian zehar eta Udazken Kulturalerako egiten duten lana azpimarratzekoa da”. Lau aste ekintzaz beterik Unai Baztarrika zinegotziak datozen lau asteetan egingo diren ekintzen berri eman du, astero ekintza nagusi bat nabarmenduz. Baztarrikak adierazi duen moduan, Herriak Elkarlanean erakundeak Beninen ikasleentzako barnetegia eraiki ahal izateko dirua biltzeko antolatu duen jaialdiarekin hasiko da ostegunean Udazken Kulturala. Asteburu horretan ordea, Arrano elkarteak antolatutako bertso saioa eta aire zabaleko pintura lehiaketa ere egingo dira. Hurrengo astebururako Trikitixa Eguna antolatu dute Ezkiaga auzoan, eta urriko azken asteburuan egingo da Jazpana Fest! jaialdia. Txistularien eguna urriaren 29an izango da aurten, ohi bezala, larunbatarekin. Azaroko lehen asteburuan, azaroaren 5ean, odolki lehiaketa egingo da 27. aldiz, Beasaingo Odolkiaren kofradiak antolatuta, eta hurrengo egunean Extremadurako produktuen azoka [...]
Sasieta zabortegiaren inguruan eta zaborra biltzeko sistemaren inguruan EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako mozioak onartu dituzte Beasaingo Udalean. Zubietako (Gipuzkoa) errauste planta eraiki arte, Gipuzkoako zaborrak Beasaingo, Azpeitiako eta Zarauzko zabortegietara eramatea erabaki zuten 2007an Gipuzkoako Foru Aldundian. Orduan “aho batez” onartu zuten araua “eduki eta epeetan betetzea” eskatu zuen EAJk atzo arratsaldean egin zuten osoko bilkuran. Udalean ordezkaritza duten alderdien gehiengoak bat egin zuten eskaerarekin. PSE-EE alderdia berriz, jeltzaleek egindako eskaria onartzeaz gain, atez-ateko sistemaren aurka agertu zen, eta zaborrak “bide publikoan kokatutako edukiontzi itxien bidez” biltzea eskatu zuen, sozialisten ustez, “etxeetan metatutako hiri hondakinak biltzeko metodo onena” hori baita. Gobernu taldeak bi mozioak batera bozkatzea proposatu zuen, eta gainerako alderdiek onartu egin zuten proposamena. EAJ, PSE-EE, PP eta Hamaikabat alderdiko zinegotzi guztien aldeko botoekin onartu zituzten bi mozioak. Bildu eta Aralar kontra agertu ziren. Koldo Agirre alkateak esan zuenez, osoko bilkura ez zen lekurik apoposena gaia eztabaidatzeko. Erabakia Sasieta Mankomunitatean hartu behar da haien ustez. Zabor bilketaren eta zabortegiaren inguruan jasotako orain arteko datuak “zaharkituta” daudela ere esan zuen Agirrek, eta “egokiena gaiaren inguruan ikerketa egitea” dela. Ikerketaren emaitzen arabera hartu beharko lirateke erabakiak Bildukoen ustez. Aralar alderdiko Unai Baztarrika ordezkariak bat egin zuen Bilduk esandakoarekin, eta Aralar “zabortegiak [...]
Lehen eguna, Santa Fe bezpera, parrandarako data seinalatua izan ohi da Zaldibian. Herenegun ere hala izan zen. Gaupasaren azken egileekin eta gaueko ibileren aztarna batzuekin esnatu zen, atzo, zaindariaren eguna. Mondejuak janez hasitako festak horixe, hasi besterik ez dira egin ordea. Suziriaren pareko indarrez abiatu ondoren, Santa Fe lasaixeagoa izan da. Eguerdian, meza nagusitik irteeran, plaza giro alaia izan zuten zaldibiarrek. Iker Zubeldiak eta Nerea Elustondok ekarri zituzten Aizkorripetik bertsoak. Ohiturari segiz, trikiti doinuak herritarrek beraiek aireratu zituzten, Jose Luis Etxeberria Xapre eta Izaro Garmendia soinuarekin, Joxe Antonio Irastortza Furriela eta Oihane Etxeberria panderoa astinduz. Gorriti zumaiarrak ere ez zuen hutsik egin. Poniak, asto gaztea, basurdea eta idiskoak hartuta bertaratu zen, ohi bezala. Plazako frontoi zaharrean ibili batzuk egin zituzten umeek abere gainean. Basurde kozkorrari segika berotu ziren ondoren, bai plazako esparruan, bai handik hanka egin eta Santa Fe kalean barrena. Bigantxa pareari jare eginda osatu zen Gorritiren emana; bukatzeko, hori bai, San Fermin ereserki klasikoa kantarazi zien haurrei, kamioiaren arrapalatik. Arratsaldeko pilota partidetan zeukaten atzo zaldibiar askok gogoa jarrita. Berebiziko jaialdia zegoen, gazteetatik hasi, afizionatuen buruz buruko kaiolakotik jarraitu, eta profesionalen ikuskizunarekin borobiltzeko. Festetako beste ikuskizun irrikagarri baten komentarioak ere hitzetik hortzera ibili ziren plazan: idi parearen eta gazte [...]
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak ikasturteko mendi txangoen denboraldia Esparruko jirarekin hasi zuten, eta igande honetan bigarren irteera egingo dute. Iramendira joango dira, Itzala taberna paretik 09:00etan irtenda. Irutxikitik Ataun San Ma...
Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak Beasain Elkarlanean jaialdia antolatu du bigarrengoz. Datorren astean egingo dute jaialdia eta, iaz bezala, aurten ere ekintzaz beteriko lau egun antolatu dituzte. Jaialdian bildutako dirua Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegia eraikitzeko erabiliko dute. Lau eguneko jaialdia urriaren 13an hasiko da, eta 16an amaitu. Ostegunean, Pulpalia taldekoekin hasiko da jaialdia, eta Galiziako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Igandera arte egongo dira Loinazko San Martin plaza azpian Pulpaliakoak. Herriko hainbat elkartek, dendak, tabernak eta taldek ere parte hartuko dute jaialdi solidarioan. «Borondatezko jaialdia izanda, eskertzekoa da horrenbeste jendek parte hartzea», zehaztu du Herriak Elkarlaneaneko Leire Plazaolak. Ostiralean haurrentzako tailerrak egingo dituzte, eta aurten, berrikuntza gisa, entzierro txiki bat ere bai. Larunbatean eta igande goizean, artisau azoka egingo dute plaza inguruan, eta haurrek lanbide ezberdinetan oinarritutako tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek emanaldia egingo dute larunbatean, eta Igor Rezola Dizebi grafitilaria lanean ariko da plaza inguruan. Afari solidarioa dirua biltzeko Jaialdiko ekintza garrantzitsuena urriaren 15erako antolatu duten afari solidarioa izango da. Herriko elkarte gastronomiko, okindegi, harategi, taberna eta abarren laguntzarekin prestatuko dute afaria. Pertsonako 25 euro ordaindu beharko da, eta txartelak salgai daude dagoeneko Plazape tabernan eta Herriak Elkarlaneanen bidezko merkataritza dendan. Jaialdian zehar [...]
Hilaren 12an izango da, asteazkena ''martxa lokala da, bizikletaren erabilera sustatzea helburu duena''.
Aste honetan zabaldu denez, Majori kiroldegiko langileek greba mugagabeari ekiteko asmoa dute astelehen honetatik aurrera. Gaur prentsaren aurrean erabakiaren berri ematekoak ziren, baina azken unean, bilerak egiten ari dira erakundeekin. Hori dela eta...
Gaur eta bihar, Beloki pilota elkarteko pilotariek hainbat norgehiagoka izango dituzte Gipuzkoako zenbait herritan.
''Hiru mosketariak'' euskarazko filma izango da ikusgai igande honetan, 17:00etan, Urretxuko Labeaga aretoan.
Bidaia batean Mexikon istripua izanda zauritu ziren hiru gazte ataundarrei eta beste bi gipuzkoarri —hernaniarra eta donostiarra— diru laguntza biltzeko deia egin dute, Ataunen. Bi kontu korronte zabaldu dituzte, goierritarren ekarpenarekin ebakunt...
Urriaren 26tik 30era Legorretan ospatuko duten kultur astea elkartasunarekin lotutakoa izango da. Tartean azoka egingo dute, hilaren 30ean, bigarren eskuko osagaiak saltzeko. Udaleko Kultura lan-taldeak legorretarrei eskatu die etxean soberan dituzten ...
Gastronomia arloan bikote gutxi egongo dira, ardoa eta gazta bezain ondo elkartzen direnak. «Bikote perfektua» direla diote askok, eta asteburuan, bi osagai horiek bat egingo dute Ordizian. Izan ere, Gazta eta Ardoen IV. Feria izango da gaur biharretan, herriko plaza nagusian. Horrekin batera, gazta lehiaketako txapeldunen txapelduna ere aukeratuko dute. Irailekoak bezala, asteburu hau ere ondo betea dator Ordizian. Artisaualdiaz eta merkatariek antolatu duten kaleko salmentaz gain, Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko gaztak eta ardoak probatzeko aukera izango baita. Gaur, 18:00etatik 21:30era eta bihar, 11:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara zabalduko dituzte plazan jarriko dituzten feriako postuak. Ferian egongo diren ardoen artean, jatorri izendapen ezberdinetako edariak izango dira. Nafarroa eta Arabar Errioxakoak, Kataluniako cava, Galizako Rias Baixas ardoa, Portugaleko ardo beltz, gorri, zuri eta finak eta Espainiako beste hainbat tokitako ardoak (Ribera del Duero, Toro, Toledo, Rueda, Somontano…). Gazta eta ardoa, bikote ona Plazako postuetan ardoa eta gazta probatzeko aukera izango da, baina horrez gain, lehiaketa berezi bat ere egiten dute: txapeldunen txapelduna aukeratu- ko baitute bihar. Lehiaketa horretan, azken hamar urteetan Ordiziako Ardi Latxaren Gazta Lehiaketan lehen saria jaso duten gaztagileek parte hartzen dute. Lehiaketa 11:30ean hasiko da. Lehiakideen artean, Maria Angeles Iñurrategi eta J. Aranburu elkartea, Pascual Lopez [...]
Bertso eskolak eta bi udaletako euskara eta kultura sailen eskutik irekita dago izena emateko epea; lehiaketak 3 kanporaketa eta finala izango...