Ordiziako Udalbatzak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Datorren urterako zergetan eta tasetan egingo dituzten aldaketak izango dituzte hizpide. Ondasun higiezinen zerga, jarduera ekonomikoena, ibilgailuena et...
Beste herrialde bateko kultura ezagutuz, harreman sarea zabaltzea da helburua, eta bide batez, ikasleen ingeles maila hobetzen saiatzea. Helburua betetzeko, beste eskola batzuekin trukea egiten ari dira hamargarren urtez Beasain Institutu Publikoko ikasleek. Aurten, Herbeeretako Groningen hiriko Zernike institutuko ikasleak etorri dira Beasainera. Igandean iritsi ziren, eta astea Beasaingo eta inguruko herrietako ikasleen etxeetan igarotzen ari dira. Ostiralera arte, hainbat ekintza eta irteera antolatu dituzte, eta horien guztien bidez, bi herrialdeetako kultura, bizimodua eta historia ezagutuko dituzte. Zernike institutuko Aaltine Steehouwer irakasleak azaldu dunez, 15 eta 16 urteko ikasleak etorri dira Beasainera, eta trukea «behin biziko duten esperientzia» dela esan du: «Ikasle bakoitzaren garapen pertsonalean izugarrizko eragina izaten du, etxetik kanpoko beste bizipen batzuk izaten dituztelako, eta hori oso baliagarria egiten zaie etorkizunean». Euskara eta herberearraren arteko ezberdintasunak ez dira traba izaten, ikasleek ingelesez komunikatu behar izaten baitute elkarrekin. Beasain institutuko Ana Albisuk emandako azalpenen arabera, trukeak ikasleen ingeles maila hobetzeko ere balio du: «Ekintzak elkarrekin egin behar dituzte, eta elkar ulertzeko ingelesa erabiltzen dute. Hala, ahozkotasun maila hobetzen dute eta solteago aritzen ikasten dute». Trukea apirilean izango da Trukearen bigarren zatia apirilean izango da, Beasaingo ikasleak Herbeeretara joaten direnean. Hamalau herrialdetako 600 ikasle ingnuru elkartuko dira orduan Zernike institutuan. [...]
Urretxuko, Zumarragako, legapziko eta Ezkio-Itsasoko euskara elkarteek eta udaletako euskara sailek bideo esketxen lehiaketa antolatu dute, Tabernariei euskaraz lelopean. Lanek gehienez ere bi minutu iraun ditzakete eta telefono mugikorreko kamera...
Andoitz Bonilla, Olaberriako zirkuituan Hamar urte ditu Andoitz Bonilla beasaindarrak, eta Espainia guztian zehar, hara eta hona ibiltzen da motor gainean. Motor gidaria da, eta lehen lasterketan bederatzi urterekin parte hartu zuen. Aitaren afizioari jarraituz igo zen lehen aldiz motor gainera Bonilla. Aitak berak erosi zion minimoto baten gainean ibiltzen hasi zen eta orain 70 zentimetro kubikokoa erabiltzen du lehiatzeko. Zirkuitu bakoitza berezia dela dio Bonillak, baina 170 kilometro orduko abiaduran ere ibiltzen dela kontatu du. Gidari kataluinarrak dira beasaindarraren aurkari gogorrenak, aldian behin tranpa ere egiten baitute. Horrek, ordea, aurrera egiteko gogoa ematen dio, berak, “zintzo jokatuz” hainbat lehiaketa irabazi baititu dagoeneko. Hala ere, afizio garestia dela dio, eta etorkizunean zer gertatuko den jakiterik ez dagoela. Momentuz behintzat, asko gozatzen omen du motorraren gainean, eta erorikoak ere zaletasunaren zati direnez, ez du motorretik jaisteko asmorik. Bihar, GOIERRIKO HITZA egunkarian, Andoitz Bonilla gazte beasaindarren elkarrizketa irakurtzeko aukera egongo da.
Adinean aurrera egin ahala, osasunean atzera egiteko berezko joera du gizakiak. Azken urteetan ordea, bizi esperantzak gora egin du, eta gero eta gehiago dira osasun egoera onean erretiroa hartzen dutenak. Hainbat pauta jarraituz gero, posible da osasun onean zahartzea. Horretaz hitz egin zuten astelehenean Ordiziako adinekoen zentroan. Hil honetarako antolatu duten ekintzetako bat izan da. Osasunean zahartzeko, hiru alor nagusi hartu behar dira kontuan, Nazaret zentroko Jose Luis Martin hizlariaren arabera: ongizate fisikoa, mentala eta soziala. «Gure eguneroko beharrak beteta baditugu, osasunez ondo bagaude, bikotea eta lagunak baditugu, bizimodua erraza da. Baina horiek guztiak izan gabe ere, zoriontsu izaten saiatu behar dugu». Izan ere, arazoiei aurre egitea, norbere burua zaintzea eta bizitza umorez hartzea dira bizitzan ongizate hori lortzeko sekretu nagusiak. Ongizate fisikoari dagokionean, «oso garrantzitsua da medikuen aholkuak jarraitzea eta aldian aldiko osasun azterketak egitea». Horrez gain, agindutako botikak bakarrik hartu behar direla eta higienea ere ondo zaindu behar dela azaldu zuen Martinek. Loak ere garrantzia handia du, eta adinarekin, zailtasunak izaten dituzte askok. «Adinarekin lo egiteko gaitasuna galdu egiten da. Bizimoduak ere zerikusi handia du horretan. Bizi osoan goizeko seietan jeiki bagara, gorputza horretara ohitzen da». Horregatik, ohitura batzuk mantendu behar direla azaldu zuen. «Bestela badaude erremedioak; medikuarengana [...]
Gaur eguerdian 23 urteko mendizale bat hil zen Txindokin, amilduta, tontorretik gertu. Baieztapen ofizialaren faltan, hildakoa beasaindarra dela zabaltzen ari da. Ertzaintzaren helikoptero bat joan da gorpua erreskatzera, baina ezin izan du istripuaren...
Igandean itsasaldera egin zuten irteera Amezti Mendi Elkartekoek. Euritakoak bizkar poltsan hartuta ekin zioten Zumaiatik Deba arteko bideari. Tarteka aterkia erabili beharra izan zuten arren, ez zieten enbarazu handiegirik eragin, eta bertako paisaia izugarriez gozatzeko aukera izan zuten zegamarrek. 13,5 kilometroko ibilbidea osatu eta gero, eguerdian iritsi ziren Debara. Han trena hartu eta berriz Zumaiara itzuli ziren
Beasainen, Villabonan, Azpeitin eta Andoainen astearteetan izaten da feria eta askok, betiko ohiturari eutsiz, horietara joan ohi dira. Feria galdua esan izan zaio eta hori baieztatzen zuenik bazen, baina baita fin asko asteroko ohiturari eutsi eta agertu denik ere. Jende eta postu falta bakarrik ez, onddo kontuetan ere oso genero gutxi. «Ez hemen ez kanpoan», zioen Mikel Lasak, eta datuak argibide: lau kilo eskaz gibelurdin, 2 kilo onddo eta kanpotik inguratutako 30 bat kilo zizahori besterik ez. Negurako prestatzen ari dira lorezaleak. Ia postu gehienetan loretan diren pentsamenduak, biolak, lehendik hasiak ziren ziklamen eta azaleak, baita negu bukaeran loratzen diren kameliak eta atzo bertan ekarri zituzten lehen bellis izenekoak, salgai dira. Lore bakoitzaren ezaugarriak ezagutuz, horien arabera jokatzen dute lorezaleak. «Eskaera ere kontuan hartu behar izaten da etxeko hazitik ekartzeko edota kanpoan erosteko, azkenean guzti horiek markatzen dute gure lan plangintza urtaroz urtaro» adierazten zigun Iñaki Azanzak, Zaldibian, Arkakara bidean, dituzten negutegietako lan martxari buruz. Arkume garaia gerturatzen Arkume garaia ere hurbiltzen ari da. Hemendik aurrera esku bete lan izango dute artzainek, izan ere, gehienak Eguberrietako arkume gehienak orduan saltzeko edota salduak izaten baitituzte; batetik, preziorik gorenena garai horretan egiten duelako arkumeak eta bestetik, lehenbailehen gazta egiten hasteko. Lana lan, [...]