Herriak Elkarlanean erakundeak asteburu honetan egin duen Beasian Elkarlanean jaialdian, lau mila euro bildu ditu. Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegi bat eraikitzeko erabiliko dute dirua. Aurreko ostegunetik herenegun arte, hamaika ekintza egin dituzte, eta guztietan, herritar ugarik parte hartu du. Larunbat gaueko afari solidarioan, 140 lagun elkartu ziren Loinazko San Martin plaza azpian. Haurrentzako antolatutako entzierroak ere arrakasta handia izan du. Kale Nagusi osoa umez bete zen jostailuzko zezen aurrean korri egiteko. Honako irudi hauekin laburbildu daiteke Beasain Elkarlanean jaialdiak eman duena:
Segurako Udalak Segurako festak eta tradizioak gaitzat izango duen 2012ko egutegia argitaratzeko helburuarekin, IV. Argazkingintza Lehiaketa antolatu du. Urtero bezala, herriko merkatariek eta zerbitzuek laguntza emango dute egutegia kaleratzeko. Seguran erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Ohi bezala, bi modalitate antolatu dituzte: parte hartzaileek argazkiak zuri-beltzean eta koloretan atera ahal izango dituzte. Gehienez hiru lan Lehiakide bakoitzak gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta paperean (gutxienez 10×15 tamainan) eta euskarri zurrunean (CDan) entregatu beharko ditu. Argazkien gutxienezko erresoluzioak 300 pixelekoa izan beharko du. Lanak Segurako udaletxean utzi behar dira urriaren 28ra bitartean, kartazal baten barruan. Kartazalaren barruan, argazkiak sartuko dira, bakoitzaren atzekaldean bere izenburua jarrita, eta baita itxitako kartazal bat ere, egilearen datuekin. Ez dituzte onartuko atzeko aldean egilearen datuak, izena eta abizena, agerian dituzten argazkiak. Sariak Epaimahaia osatzeaz Segurako Udala arduratuko da, eta bi modalitate egon arren, epaimahiko kideek ez dute bereizketarik egingo sariak banatzeko garaian. Bi sari emango dituzte: irabazleak 300 euroko diru-saria etxeratuko du, eta bigarren egiten duenak, berriz, 150 euroko diru-saria. Irabazleen eta aukeratuen zerrenda Segurako udaletxeko iragarki-oholean eta www.seguragoierri.net webgunean kaleratuko dituzte, azaroaren 4an, ostiralean. Sariak bestalde, abenduaren 16an, ostiralean, banatuko dituzte, data horretan Seguran antolatzen duten liburu eta disko azokan. [...]
Udako etenaren ondoren, asteazkenean egingo dute Agenda 21 foroaren ikasturteko berriko lehen bilera udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Foroaren azken bileran mugikortasunaren gaia landu zuten, eta besteen artean, herriko ‘puntu beltzak’ identif...
Espainiako Zilarrezko Mailan ari den Estanda Ordizia taldeak 2 eta 1 irabazi zion larunbatean Bilboko Stylo Berrio taldeari, eta orain artean maila horretan sekula lortu ez duena lortu du, ligako lehen hiru partidak irabaztea. Bizkaitarrak jarri ziren ...
Bizitzarako orientazioa eskaintzen duen Oripavi elkarteak hitzaldi bat egingo du bihar arratsaldean Legazpin. Zailtasunak ikaste prozesuan izena eman diote tertuliari eta hezitzaileei zuzenduta garatzen ari diren programaren barruan kokatu dute. 18:...
Guztira 10 lanpostu izango dira urriaren amaiera eta azaroaren hasiera bitartean egingo den Mineralogia eta Paleontologia astearen baitan.
Iaz Mintzalaguna egitasmoan parte hartu zuten herritarrak Beasaingo Udalak, Udal Euskaltegiak eta Goiztiri AEK euskaltegiak urriaren amaieran jarriko dute martxan Mintzalaguna egitasmoa. Euskaraz hitz egin nahi dutenei dago zuzenduta Mintzalaguna, ...
Koldo Agirre, Juanjo Lasa eta Inaxio Errandonea, partidaren aurkezpenean Aspe enpresak eta Andramendi Ikastolak antolatuta, lau t’erdiko buruz-buruko txapelketako partida jokatuko dute ostiral gauean Antzizar kiroldegian Abel Barriola eta Julen Retegi pilotariek. Final laurdenetako partida izango da, eta irabazten duena, final-erdietara igaroko da. Bi nafarren arteko partida 22:15ean hasiko da, eta sarrerak aldez aurretik erosteko aukera dago 661 25 90 09 telefonora deituta. Eserlekuak zenbatuta egongo dira, eta sarrera bakoitza 25 euro kostako da. Ostiralean, partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dute Antzizarren lehiatila. Barriolaren eta Retegiren arteko partidaren aurretik, Rico IV eta Mendizabal III.a pilotariek promozioko txapelketako partida jokatuko dute. Euskal kirolarekin sentsibilizatuta Andramendi Ikastolako Juanjo Lasak partidaren aurkezpenean azaldu duenez, “Ikastola beti egon da euskal kulturarekin eta kirolarekin sentsibilizatta”, eta hala, iaz, pilota partidak antolatzen hasi ziren. Udaleko kirol fundazioarekin elkarlanean antolatu zuten iazko pilota jaialdia, eta aurten ere hala egin dutela jakinarazi du Lasak. Aspe enpresako Inaxio Errandoneak esan duenez, Aberl Barriola sasoiko dago, eta azken lesioaren ondoren erabat indartuta itzuli da kantxetara. Retegi gaztea buruz-burukoan “espezialista” dela ere gaineratu du, eta final-erdietara behin baino ez bada igaro, “Barriolari gauzak zail jartzen saiatuko da” Aspekoaren arabera.
Igartubeiti baserri museoan 1.670 pertsona izan dira Sagardo Astearen barruan, urriaren 3tik 14ra bitartean. Astean zehar 946 pertsona hurbildu ziren bertara, eta asteburuan eta Pilarika egunean, 714 pertsona. Astelehenetik ostiralera bitartean, ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen, euskaltegietakoen eta jubilatuen bisita izan zuten museokoek. Asteburuan eta jai egunean berriz, familiena, lagun taldeena eta norbanakoena. Bestalde, larunbatean antolatutako sagar bilketa tailerrean hamar umek parte hartu zuten. Bisitarien adinari dagokionean, gehienak hamar urtetik hogei urte bitarteko gazteak izan ziren: 413, hain zuzen; 20 urtetik 50 urte bitarteko 301 lagun kontatu zituzten antolatzaileek, eta urte batetik hamar urte bitarteko, 324 pertsona. Bisitarien artean gipuzkoarrak izan ziren nagusi: 1.245, eta bizkaitarrak ondoren: 223. Arabatik berriz, 57 bisitari hurbildu ziren Ezkio-Itsasoko baserri museora. Igartubeitiko arduradunek balorazio oso ona egin dute. Kizkitza Ugarteburu museoko difusio arduradunaren hitzetan «aurten egun gehiago izan dira, eta beraz, astean zehar talde gehiagok etorri ahal izan dute». Dena den, baten batzuk gelditu dira joan ezinik. Pilarika egunaren ondorengo egunetan hainbat dei jaso zituzten asteburuan prentsaketarik egingo ote zuten galdetzeko, eta ezezkoa erantzun behar izan zieten, ostiralean bukatu baitzen Sagardo Astea. «Berandu jakingo zuten, edota ezingo ziren lehenago etorri. Ea datorren urtean animatzen diren». Bestalde, Donostiako San Telmo Museoan antolatutako sagar motei buruzko jardunaldian [...]
Iazko denboraldian mailaz igotzea lortu zutenean Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeko mutilek ez zuketen pentsatuko horren ondo ekingo ziotenik aurtengo denboraldiari. Asteburuan ligako hirugarren partida irabazi zuten, Arrigorriagako Padura taldeari...
Hilaren hasieran hastekoak ziren, baina azkenean gaur hasiko dira Irriki futbol eskolaren entrenamenduak Segurako Alustiza futbol zelaian, 17:00etan. Informazio gehiago nahi duten gurasoek Joxi Azurmendiri (639 657 939) dei diezaiokete.