Lazkaoko Udalak autopista elektrikoen aurkako mozioa onartu du, Bilduren bozekin
Lazkaoko Udalak, Ezkio Itsason dagoen Gipuzkoako azpiestazioa eta Dicastillokoa (Nafarroa) lotuko dituen tentsio handiko argi indar linearen aurkako mozioa onartu du. Mozioak aldeko 7 boto izan ditu eta 6 abstentzio. Aldeko botoak Bilduko ordezkariek eman zituzten; EAJ eta PSEko zinegotziak abstenitu egin ziren. Red Electrica de España-k egin nahi duen autopista elektrikoak Gasteiz eta Castejon-Muruarteko linea ordezkatu nahi du. Linea berri horren ezaugarriak, aurretik eginda dagoen linearen antzekoak dira. Argi indar linea jartzeko, 42 eta 46 metro arteko altuera duten dorreak behar dira. Dorre horiek bata bestearengandik 400 edo 500 metro arteko distantzia izaten dute. Dorre bakoitzak hormigoizko lau oinarri ere behar izaten ditu. Linea horiek eraikitzen direnean, bere inguruan zuhaitzak landatzea eta etxe edo industria azpiegiturak eraikitzea debekatu egiten dute. Ingurumen arrazoiak Lazkaoko Udalak onartu duen mozioan esaten denez, tentsio handiko lineak «ingurumen eta paisaiarako onargarriak ez diren baldintzak» ditu. Argindar linea hori egiteko proposatutako bide guztiek babestutako eremuei egiten die kalte, gainera. Mozioaren arabera, linea egiteko kontuan hartzen diren 19 zatietatik 17tan, babestutako eremu edota espezieren baten inguruan eragina izango luke lineak. Udala ingurumenak izan ditzakeen kalteen beldur da. Osasunean ere eragina Lazkaoko Udalak onartutako mozioan, tentsio altuko linea horrek osasunean ere eragin kaltegarria izango lukeela aipatzen da. [...]
Lazkaoko Udalak, Ezkio Itsason dagoen Gipuzkoako azpiestazioa eta Dicastillokoa (Nafarroa) lotuko dituen tentsio handiko argi indar linearen aurkako mozioa onartu du. Mozioak aldeko 7 boto izan ditu eta 6 abstentzio. Aldeko botoak Bilduko ordezkariek eman zituzten; EAJ eta PSEko zinegotziak abstenitu egin ziren.
Red Electrica de España-k egin nahi duen autopista elektrikoak Gasteiz eta Castejon-Muruarteko linea ordezkatu nahi du. Linea berri horren ezaugarriak, aurretik eginda dagoen linearen antzekoak dira. Argi indar linea jartzeko, 42 eta 46 metro arteko altuera duten dorreak behar dira. Dorre horiek bata bestearengandik 400 edo 500 metro arteko distantzia izaten dute. Dorre bakoitzak hormigoizko lau oinarri ere behar izaten ditu.
Linea horiek eraikitzen direnean, bere inguruan zuhaitzak landatzea eta etxe edo industria azpiegiturak eraikitzea debekatu egiten dute.
Ingurumen arrazoiak
Lazkaoko Udalak onartu duen mozioan esaten denez, tentsio handiko lineak «ingurumen eta paisaiarako onargarriak ez diren baldintzak» ditu.
Argindar linea hori egiteko proposatutako bide guztiek babestutako eremuei egiten die kalte, gainera. Mozioaren arabera,
linea egiteko kontuan hartzen diren 19 zatietatik 17tan, babestutako eremu edota espezieren baten inguruan eragina izango luke lineak. Udala ingurumenak izan ditzakeen kalteen beldur da.
Osasunean ere eragina
Lazkaoko Udalak onartutako mozioan, tentsio altuko linea horrek osasunean ere eragin kaltegarria izango lukeela aipatzen da.
Linea berriak ez luke Europar Batasunak aholkatzen duen badazezpadako distantzia errespetatuko. Izango lituzkeen 19 zatietatik 14tan, herri guneetatik 500 metroko distantzia baino gutxiagora pasako litzateke. Eremu elektromagnetiko horren barruan, Nafarroako eta Gipuzkoako 43 herri geratuko lirake.
Azkenik, Lazkaoko Udalak proiektuaren inguruan dagoen infomazio eskasia ere kritikatzen du onartu duen mozioan.
Lazkaoko Udalak bakarrik ez, Goierriko beste zenbait udalek ere «kezka» erakutsi du tentsio altuko linea honen inguruan. Legazpiko Udalak ere onartu zuen proiektu horren kontrako mozioa. Beste udal batzuetan gaia aztertzekotan dira eta mozio gehiago aurkeztuko dira.