
Enekora (Euskal Herria) eta Falilou Diagne (Senegal) kontalariek saioa egingo dute martxoaren 11n, 18:30ean, Barrena jauregian. IV. Ahoz aho jaialdiaren barruko ekitaldia da.

Osinalde sariketarako baliagarria den XV. Argi Berri bertso sariketa egingo dute Argi Berri elkartearen martxoaren 31n.

‘IX. Laburbira’, film laburren emanaldia izango da martxoaren 28an, Barrenan, 19:00etan. Hitzarok antolatuta.

Segurako kirol elkarteko mendi sailak antolatuta igandean, otsailak 19, irteera egin zuten. Ohiturari jarraituz 08:30ean elkartu ziren herriko plazan, hainbat haur eta heldu. Erroizpe mendira (Tolosaldea) igo ziren eguraldi hezeari aurre eginez. Giro...

Urte bat eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra betetzera zigortu dute gizonezko bat Ormaiztegiko aurrezku kutxa batean lapurreta egiteagatik. Beste kide batek lagunduta sartu zen gizonezkoa aurrezki kutxan. Kide hori ez dute identifikatu. Eskuetan objetu sendo bat zeraman eta 11.226 euro lapurtu zituen. Lapurreta 2009ko ekainaren 26an gertatu zen 13:55ak aldera. Epaiaren arabera, langile bakarra zegoen orduan bulegoan, eta atea irekita zuen bezero bat agurtzeko. Une hura aprobetxatu zuen gizonezkoak barrura sartzeko. Bi emakumezkoei bultz egin zien, eta barrrura sartzera derrigortu zituen. Segidan egur lodi bat jarri zuen atean, itxi ez zedin. Bezeroari bulego txiki batean sartzeko agindua eman zion, eta orduan bigarren kide bat sartu zen, eta 6.000 euro eskatu zizkion kutxako langileari. Hark erantzun zion une hartan ezingo zuela diru kantitate hura atera, eta 1.300 eurorekin konformatu behar izan zuen. Azkenean bi lapurrek hainbat kutxa ere hartu zituzten. Guztira 11.226 euro lapurtu zituzten. Identifikatutako gizonezkoa 2009ko azaroan atxilotu zuten, eta hurrengo egunean kartzelan sartu zuten. 2010eko urriaren 26an aske utzi zuten. Epaiketan auzipetua bat etorri zen fiskalak eskatutako zigorrarekin. Urte bateko eta zortzi hilabeteko kartzela zigorraz gain, 11.226 euroko kalte ordaina eman beharko dio Ormaiztegiko aurrezki kutxari. Epaiaren arabera, diru hori emanez gero, edota gizonezkoa kaudimengabetzat jotzen badute, kartzela [...]

Zegama-Aizkorri mendi maratoian 2.300 lagunek eman dute izena, eta guztiek parte hartu ezin dezaketenez, bihar egingo dute zozketa Zegamako udaletxean, 19:00etatik aurrera. Guztira 225 dortsal zozkatuko dituzte antolatzaileek. Irekia izango da, eta ber...

Aritz Lasak Peñagarikanorekin osatuko du bikotea hurrengo partidan ere, Eibarren. Atzelariari elkarrizketa egin dio Aspe enpresaren webguneak. Bertan, Lasarekin oso...

Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du abian Zerain Dezagun Fundazioak, martxoaren 1etik aurrera. Autobusa Ordizia, Lazkao eta Beasaindik zein Legazpi, Zumarraga-Urretxu eta Ormaiztegitik joango da bi sagardotegietara. Martxoko ostiral eta larunbat iluntzetan egongo da abian zerbitzu hori. Erreserba egiteko Otatzara (943 80 17 57) edota Oihartera (686 299 158) deitu behar da. Era guztietako pertsonentzako dago pentsatuta: lagun talde handi zein txikientzat, lantokietako taldeentzat, familientzat, gazte taldeentzat… Hala, sagardotegietako txotx garaia indartu eta bezero berriak irakartzeaz gain, herriko garapen sozio-ekonomikoa indartu nahi du Zerain Dezagun Fundazioak ekimen horren bidez. Autobus zerbitzua Gazta eta sagardoaren mendia izeneko proiektuaren barruan jarri dute martxan, eta antolatzaileek ekintza gehiago egiteko asmoa dutela ere iragarri dute: esaterako sagardo kata, gazta kata eta erakusketa bat.

La Compañia del saco (Errioxa), Joxemari Karrere (Euskal Herria) eta Itziar Rekalde (Euskal Herria) ipuin kontalariek ipuin kalejira egingo dute martxoaren 10ean, 19:30ean, kaleetan eta tabernetan. IV. Ahoz aho jaialdiaren barruko ekitaldia da.

‘Ongi etorri Ordiziara!’ ekimenaren bigarren informazio saioa egingo dute martxoaren 28an, 19:00etan

Gipuzkoako DYAk Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian martxorako. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurrez gaiaren inguruko ezagutzarik eduki behar, eta egunerokoan sor daitezkeen arrisku egoerei nola aurre egin erakutsiko dute DYAko ...

Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko bigarren jardunaldiko hiru partida jokatuko dira igandean Altamiran: Yatike-Arkaitza (13:30-15:00), Zerdiau-Kozen (15:00-16:30) eta Gauss-Bekause (16:30-18:00). Epaile lanak Tzulo taldeko jokalariek ...

Urtero ohiturari jarraituz, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna gero eta gertuago dagoela eta, Patxi Moralesen pintura irakaslearekin aritzen den emakume talde bat kalean pintatzen aritu da gaur goizean. Mihiseak, paletak eta margoak hartu, eta udaletxepea alaitu dute, giro alaian. Hori bai, goizeko freskurarekin nahiko lan zuten eskuak bero mantentzen.

Beasaingo Aterpe tabernak etxeko artista bat gonbidatu du hurrengo erakusketarako. Izan ere, Leire Markinez beasaindarraren lanak jarri dituzte ikusgai; martxoaren 16ra arte egongo dira, Ezkiaga auzoko tabernan. Markinezek arte eder ikasketak egin zi...



Legazpiko Oripavi elkarteak antolatuta, Sexualitatea eta bizia maitatzea 2 lelopean hitzaldia izango da gaur. Ainhoa Iturbe aditua arituko da hizlari lanetan, Gurasoen Gainbegiratze programaren barruan antolatutako ekimen honetan. Hitzaldia kultur etxe...


