Eizu gaztelekuan, gurasoei zuzendutako kafe tertulia egingo dute asteburuan. Bertan, gaztelekuari buruzko informazioa eman eta zalantzak argituko dituzte. Ostiralean eta larunbatean bilduko dira, 18:00etatik 19:00etara.
Iparra-Hegoako egitarauaren barruan bihar ostirala, martxoak 9, Xentimorik gabe antzerkia ikusteko aukera izango da Seguran, Botikaxahar kulturgunean, 19:00etan. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek parte hartzen dute bertan.
Segurako Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Solidaridad Internacional taldeak, Gipuzkoako EHNEren laguntzarekin bi saio antolatu dituzte: memoriaren trebakuntza tailerra eta barreterapia tailerra, hain zuzen. Saio horien helburua hirugarren adineko pertson...
Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko hiru partida jokatuko dira datorren igandean, hilak 26. Yatike-Bekause partida goizean jokatuko da, 10:00etan, eta beste biak arratsaldean: Zerdiau-Arkaitz (15:30) eta Rockus-Kozen (17:00). Epaile la...
Emakumeen Eguna dela eta, Ordiziako Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du. Ordiziako Udalak gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa berretsi nahi du adierazpen horren bidez. Horrez gain, Euska...
Igandean Gipuzkoako Eskolarteko Jokuen barruan eskualde mailako ibilaldi neurtua egingo dute Idiazabalen. Gipuzkoako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dezakete, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Antolatzaileek 400bat ume joatea espero dute. ...
A-1 mailara igotzeko aukerarik gabe geratu ondoren, A-2 mailari eusteko lehen partida jokatuko du bihar Majorin Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak, 18:00etan. Ceniceroko (Errioxa) La Alcoholera taldea izango du aurkari. Ordiziak bost garaipen eta h...
Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan jarri zuten erakusketan bi presoren lanak zozkatu zituzten. Mikele Albarracin eta Unai Perez urretxuarrek jaso...
Iparra-Hegoako egitarauaren barruan, martxoaren 16an, Erregea eta bufoia saioaz gozatu ahalko da Segurako Botikaxahar kulturgunean. Aitor Sarriegi bertsolaria eta Ander Lipus aktorea nor baino nor ariko dira, 19:00etan hasita. Gaiak Josu Goikoetxeak ja...
Iparra-Hegoako egitarauaren barruan ostiralean, martxoaren 9an, Xentimorik gabe antzerkia ikusi ahalko da Segurako Botikaxahar kulturgunean, 19:00etan. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek parte hartzen dute bertan
Zegamako Bele Gazte gaztelekuan futbito txapelketa egingo dute larunbatean arratsaldeko lauretan hasita
Amaitu da OP-ACT Options of actions edo Egiteko aukerak topaketa Legazpin. Astelehenean hasi eta asteazkenera bitartean luzatu da jardunaldia. Europako bederatzi herrialde ezberdinetako 32 ordezkarik hartu dute parte bertan, aldaketa demografikoak izango dituen eraginen inguruan sakontzeko. Legazpi 2010eko uztailetik da OP-ACT proiektuko kide. «Helburu nagusiena herri txikietan eta ertainetan aldaketa demografikoak ekarriko dituzten aldaketei aurre egiteko estrategiak eta ekintza planak zehaztea da», esan du Ainhoa Unamuno, Legazpi Baiko koordinatzaileak. Hauek definitzeko bi esparru nagusitan egiten dute lan: Lan maletak deitutakoa batetik, eta Tokian tokiko plana izenekoa bestetik. Lehenengo lan esparruan landu behar diren arloak zehaztea da xede nagusia. Aldaketa demografikoari aurre egiteko udalaren kudeaketa zehaztea, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak integratzea, ekonomia haztea ahalbideratuko duten estrategiak garatzea, inguruko herriekin harremanak sakontzea eta hirigintza aldetik herriak moldatzea. Honi buruz aritu dira, hain zuzen, Legazpin. Bigarren lan esparruan herrialde bakoitzak orain arte garatu dituen estrategiak aurkeztu dituzte. Legazpiren kasuan artea oinarri hartutako plan bat garatu da azken hilabeteetan. Oraindik aztertze bidean dago, «baina helburu nagusia artearen inguruan sektore ekonomiko bat bultzatu daitekeen ala ez ikustea da», argitu du Unamunok. Hurrengoa Alemanian Unamunok aitortu duenez «ondorio zehatzak emateko goizegi da». Baina egingo honek «ideiak hartzeko eta besteengandik ikasteko balio izan digu». Urtea amaitu aurretik [...]
Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira hilaren 18an egingo den festaren barruan, Ordiziako Martxa jotzeko asmoa dago Beti Argi bandarekin batera. Hori dela eta, nahi duten urketari eta danbor-jotzaile guztiei martxa prestatzeko entseguetan parte ...
Ahozko tradizioaren kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta bestelako ikuskizun sorta bat ekarriko ditu laugarren urtez Ahoz aho jaialdiak Ordiziara. Jatorri desberdineko kulturak bilduko diren arren, arrasto komunak dituzten kulturen arteko eztabaigune izateko sortu zen jaialdia, mestizaje aberasgarria eginez. Bihar hasi eta hilaren 18a bitarte ospatuko da aurtengo jaialdia, eta Metrokoadroka kolektiboari egokitu zaio aurten jaialdia estreinatzea. Pintura, eskultura, antzerkia, literatura eta musikaren arloko 25 lagunek osatzen dute kolektiboa, eta artearen espresio guztien zabalpenean eragile izatea du helburu. Diziplina horiek guztiak uztartzen dituen Hura ez da lekua ikuskizuna egingo dute, umorez, erritmo bizi eta poetikotasunez. 22:15ean izango da, Herri Antzokian. Asteburuan beste bi saio Larunbatean, berriz, ipuin kalejirarekin gozatu ahalko da herriko kaskoko kale eta tabernetan –Goierriko Bertso Eskolako bertsolariak ere ariko dira–, eta igandean, Falilou Diagne senegaldarrak eta Eneko Larrañaga Enekora musikari euskaldunak saioa egingo dute Barrenan, 18:30ean hasita. Datorren astean emanaldi gehiago izango dira. Ahoz ahoz jaialdiako lau ekitaldi nagusiak (bi Barrenak eta bi Herri Antzokia) ikusteko bono berezi bat jarri dute salgai Barrenan, 15 euroan. Jaialdiari eta datozen egunetako ekitaldiei buruzko informazio gehiago webgune honetan lor daiteke.
Sharon Stoner talde oñatiarrak kontzertua eskainiko du bihar Urretxuko Krak tabernan.