Iparra Hegoa kultur astearen barruan ‘Nafarroaren konkista 1200-1512 lelopean Nabarraldeko Beñi Agirrek hitzaldia emango du Segurako kultur etxean, 19:30ean
Iparra-Hegoaren barruan margolari nobelen lehiaketa egingo dute martxoaren 24an, Seguran. 09:00etan hasita margolariek Segurako txoko bat margotu beharko dute. Arratsaldeko bostetan sariak banatuko dituzte.
‘Haurrentzako arauak eta mugak aztertzen’ lelopean formazio saioa egingo dute ostiralean, martxoak 16, Gabiriako Balentzategi herri eskolan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Saioa Lorratz elkarteko kideek emango dute, eta interesatuta dago...
Oraindik bi hilabete falta dira Loinatz jaietarako, baina dagoeneko hasi festak girotzeko aurreneko ekitaldiak martxan jartzen. Beasaingo Udaleko kultura eta euskara batzordeak, aurtengo jaietako kartela izango dena aukeratzeko lehiaketa abiarazi du. L...
Zelai Arizti kultur etxean jasoko dituzte argazkiak, epe laburrean itzuliko dizkiete jabeei
Pixkanaka ari da argitzen Lazkaoko San Prudentzio jaien edukia. Willis Drummond musika taldeak, esate baterako, hurrengo hilabeteetarako dituen kontzertuen zerrendan dauka Lazkao. Apirilaren 27an, ostirala, txosnetan joko du talde lapurtarrak. 1990eko hamarkadako rocka, punk rocka eta post-hardcorearen eraginak ditu. Baionan eratua 2005ean, hiru disko atera dituzte.
Aurtengo denboraldian 26 haur arituko dira bizikleta eskolan; 10 urtetik 16 urte bitarteko umeak dira, haurretan, kimuetan eta kadeteetan neurtuko...
Iparra-Hegoa kultur astearen barruan Gartxot, konkista aitzineko konkista filma ikusteko aukera izango da 18:30ean, kultur etxean. Ondoren filmaren egilearekin, Asisko Urmenetarekin, tertulia egingo dute.
‘Haurrentzako arauak eta mugak aztertzen’ lelopean formazio saioa egingo dute ostiralean, martxoak 16, Gabiriako Balentzategi herri eskolan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Saioa Lorratz elkarteko kideek emango dute, eta interesatuta dago...
Axari Saria martxoaren 16an, ostiralean, jokatuko dute Idiazabalgo Elizalde elkartean. 20:30ean afaria egingo dute, eta ondoren bertso saioa. Bertan Peio Ormazabalek, Ander Solozabalek, Eñaut Uruburuk, Maddi Ane Txoperenak, Iñaki Alemanek eta Imanol ...
Osinalde sarirako lehen saio puntuagarria Idiazabalgo Axari saria izango da, eta ostiralean jokatuko dute. 20:30ean afaria egingo dute Idiazabalgo Elizalde elkartean, eta ondoren izango da norgehiagoka. Sei bertsolari gaztek parte hartuko dute bertan: ...
Bihar arratsaldean izango da bilera, 20:00etatik aurrera Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Taldearen helburu nagusiak euskal presoen giza eskubideak defendatzea eta...
Datorren igandean, hilak 18, 500 urte beteko dira Ordizia erre, eta horren ondorioz Gaztelako Juana Eroa erreginak asteazkenero zergarik gabeko azoka egiteko baimena eman zionetik herriari. Horren harira, egun osoko festa antolatu dute Ordizian. “Pixka bat arraroa ere egin liteke herria erre zeneko ospakizuna egitea, baina efemerideak hori eskatzen du, eta udalak ere efemeride horretan parte hartu nahi du”, adierazi du Igor Eguren alkateak. Era eta adin guztietako jendeari zuzendutakoa ekitaldiak izango dira igandean Ordizian. Hala ere, urtez urte eta astez aste Ordiziako azokan biltzen diren saltzaile eta baserritarrei omenaldia egiteko baliatu nahi dute igandeko bazkaria. “Lehenengo sektoreak Goierrin izan duen garrantzia bera izan du historian zehar Ordiziako azokak. Orain, gizarteak jasan dituen aldaketekin, eta komertzio handien sorrerarekin, sektoreak berak behera egin du, eta hori da indartzen saiatu beharko ginatekeena”. Azokaren arrakastaren oinarri izan diren faktoreak ere aipatu ditu alkateak: produktuen trukaleku izatea, janari hornitzaileak izatea, aberastasun sortzailea izatea eta elikadura subiranotasunaren sustatzailea izatea. “Horrek bere horretan dirau, nahiz eta azokaren salmenta indizeek behera egin duten. Gutxienez, oinarrian zuenari eusten zaio”. Egurenek gogoratu du Ordiziako azoka eta Gernikakoa direla Euskal Herriko salgaien prezioak ezartzen dituztenak.
Legazpiko Burdinola elkarteak bi mahai inguru antolatu ditu martxoan eta apirilean. Arkeologiaren eta antropologiaren ekarpenak gure historiaren ikerketetan izenburupean antolatu dituzte jardunaldiak. Lehena bihar izango da, Iñaki Garcia Camino Bizkaiako Arkeologia Museoko zuzendaria eta Iñaki Sagredo Nafarroako Erreinuko gazteluen ikertzailea arituko dira hizlari lanetan. Bizkaian eta Gipuzkoan Erdi Aroan zeuden herri populazioen arituko dira. Mahai ingurua Legazpiko kultur etxean egingo da 19:00etan hasita.
Txerri hiltzea eta bere inguruko tradizio osoa ikusteko modua izango da larunbatean, martxoak 17, Legorretan. Aldaieta elkarteak txerri festa antolatu du, 17:30etik aurrera, Ugarotarrak guraso elkartearen eta udalaren laguntzarekin. Animaliari kakoa sartzetik odolkiak egiterainoko langintza guztia erakutsiko dute, “usadio zaharrak gogorarazteko” ekitaldi berezian. Txerriki pintxoak banatuko dituzte, eta bertan egindako odolkiak nahiz zati batzuk jendearen artean zotz egingo dituzte. Legorretar guztiei egin diete deialdia txerri festara joan daitezen.
Aramako Iker Irribarria pilotaria Euskal Liga txapelketan irabazle izan da, Xabier Tolosa anoetarra lagun duela. Agirre-Apeztegia Nafarroako bikote txapeldunaren aurka 22 eta 1 irabazi dute finala, Galdakaon (Bizkaia). Bestetik, Irribarriak Berria txap...