Patxi Garmendia Mendigar Ordiziako historialaria Ordiziako azokaren 500. urteurrenaz ariko da gaur arratsaldean, 19:00etan, D’elikatuz gunean. Azokarekin lotutako hainbat pasarte eta bitxikeriaren berri emango du Mendigarrek.
Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak antolatutako urteko lehen gazta dastatze gidatua egin da gaur goizean Donostiako Illarra jatetxean, gaztarekin zerikusia duten bi urteurren gogoan hartuta: Idiazabal Jatorri Izendapenaren 25 urteak eta Ordiziako azokaren 500 urteak. Gaur dira juxtu 500 urte Juana Eroa Gaztelako erreginak Ordiziari asteroko azoka egiteko baimena eman zionetik. Jose Ramon Agirianok gidatu du dastatzea, eta Ricardo Remiro artzain nafarrak gazta bat egin du bertan. Urtean zehar dastatze gehiago egiteko asmoa dute, eta horietako azkena iraileko Euskal Jaietan. Biharko papereko edizioan argitaratuko da albiste osoa.
Lehen aldia al duzu Zegama-Aizkorrin? Parte hartzen bai, lehenengoa izango da. Orain arte antolakuntza lanetan aritu naiz, lehen urtetik. Nolatan erabaki duzu parte hartzea? Kirola betidanik gustatu izan zait eta mendia ere gertutik ezagututakoa naiz. Orain arte ez naiz inoiz animatu, eta badakit gogorra izango dela. Hala ere, ibilbidea eta mundu hau nahiko ondo ezagutzen ditut. Ondo prestatu beharrekoa da, denbora asko eskaini behar diozu. Helbururik jarri al diozu zure buruari? Helburua ez dut denboratan jarri: gozatzea dut helburu. Kirola hobby bat da niretzako, osasuntsu mantentzeko modu bat. Lagunartean ibiltzen gara, eta mendian eta naturan bada, hobeto. Etxetik gertu izanda, oraindik gehiago. Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da, eta lagunekin bazkaltzera lasai joateko moduan izatea. Berezia al da lasterketa hau? Gauza dexente ditu bereziak. Batzuk aipatzearren, batetik jendea dago. Ikusleak orokorrean. Lasterketa gehienetan baina ikusle gehiago egoten da hemen. Beste ezaugarri berezi bat da, hemen, inguruetan, tankera honetako lehenengoetariko lasterketa izan zela, eta erreferente bat da. Egun dozenaka daude, baina hau, pertsona batzuek eta herri guztiak egindako lanari esker da posible egun den bezalakoa izatea. Hirugarren ezaugarri bat, Aizkorriko ibilbidea da. Gogorra da, baina polita. Lasterketa gutxik eskaini dezaketen ibilbidea du. Nola ikusten duzu igandeko lasterketa? Maratoien bat egina [...]
Lazkao Txiki Musika Eskolak musika-hizkuntza eta tresnen eskaintza akademikoa ugaritu egin du, eta 2012-13 ikasturtean helduentzat ere solfeo klaseak emango ditu. Berritasunen artean, metal instrumentuen ikasketak txertatuko ditu, denera 16 tresna ikasteko modua ipiniz. Matrikulazio epea zabalik dute, bai Lazkaon, bai Ataunen eta Itsasondon ere, horietan ere Lazkaotxiki eskolak ematen duelako zerbitzua. Gaur egun ikasle direnek maiatzaren 2tik 14ra izan dute apuntatzeko aukera; berrientzako matrikulazioa atzo hasi zen, maiatzaren 28ra arte. Eskaintza berrian hiru tresna gehiago ikasi ahalko dira: tronpeta, tronboia eta bonbardinoa. Eskolak musika banda dauka, duela sei urte ekindako bide akademikoaren fruitu. «Metal tresnak ematea falta zitzaigun. Orain arte Lazkaoko Jundajo txarangakoek edo irakasleek jo izan dute bandan, baina gure nahia da bertako ikasleak aritzea. Ea posible den gutxieneko ikasle kopurua bildu eta irakaslea jartzea. Jendea animatu nahi dugu metal tresnekin ere has dadin», dio eskolako zuzendari Nerea Barandiaranek. Bestela, hizkuntza musikal edo solfeo arloan hiru multzotan has daitezke ikasle berriak: 4-12 urte artekoan, 12-18koan, edo hortik gorako larrien taldean, helduen korukoak barne. Denera hamasei musika-tresna dituzte, tartean kantua. Taldeak ere badira, ikasleentzat «oso motibagarria» den ekimena: trikitilariena, konboa, banda, biolin, gitarra, klarinete edota helduen abesbatzarena, esate baterako. Helduen abesbatza Azken talde horretakoek iaz osatu zuten Lazkaotxiki abesbatza. [...]
San Isidro eguna, baserritarren eguna ari dira ospatzen gaur Goierriko herri askotan. Gabirian Ostatu jatetxean egin dute bazkaria eta Ataunen barazki eta ziza lehiaketa eta gazta erakusketa, meza, hamaiketakoa eta bazkaria ere egin dituzte.
Legazpiko Arkatza marrazki elkarteak antolatuta, herri mailako IX. Marrazki Lehiaketa izango da datorren larunbatean. Lehiaketa lehen hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara arteko gazteei zuzenduta dago, eta lau mailatan bereizita egingo da. A mai...
Astrazurri eta Zanbo taldeek jokatuko dute aurtengo Beasaingo lagun arteko areto futbol txapelketako finala. Denera X taldek eta 180 lagunek parte hartu dute txapelketan. Urtero bezala, herriko festen barruan izango da partida, astelehenean, 12:00etan,...
Denboraldi borobil bati merezi zuen bukaera eman dio Beasainek. Sailkapeneko laugarren postuan bukatu dute liga erregularra, eta ondorioz, 2.B mailarako igoera fasea jokatuko dute. Aurreneko partida, etxean jokatuko dute gainera, igande honetan. Klubak, zaleek orain arte erakutsitako babesa eskertu, eta datorren kanporaketari begira, «festak jarrai dezala» lortu nahi du. Ligako azken partida erabakigarria zen beasaindarrentzat. Larunbatean Leioa aldera jo zuten Iker Lasaren mutilek. Igoera fasea gertu bazuten ere, puntu bat behar zuten, sailkapena ziurtatzeko. Koldo Zaldua Beasain taldeko presidenteak azaldu duenez, hobeto jokatu bazuten ere, ez zen partida erosoa izan. «Lehenengo zatian taldea oso ondo atera zen eta pare bat aukera izan genituen; beraiek ez zuten arriskurik sortu. Bigarrenean zer edo zer gehixeago egin zuten, baina gauza handirik ez. Gehiago zen hutsean joateak ematen duen urduritasuna». Golik egiten asmatu ez bazuten ere, husnako berdinketa garaipen baten moduan ospatu zuten, Beasaindik joandako zaleekin batera. Taldearen joko onari, zaleen babesa gehitu behar zaio, beasaindarrek autobus bat bete baitzuten taldea animatzera Bizkaia aldera joateko. «Oso momentu polita» izan dela dio Zalduak. «Asko animatu zuten, umeak ere asko joan ziren, denak taldearen kamisetekin, polita izan zen, bai». Joaneko partida, etxean Asteburuko puntuari esker, Beasainek laugarren postuan bukatu du denboraldia, 72 punturekin. Hala, igoera fasea jokatzeko sailkatu dira, Laudio, [...]