N-1 errepidea itxi dute Idiazabalen, Irunera bidean, kamioi batek zeraman kargak su hartu ondoren. Dirudienez lastoz kargatuta zihoan eta sekulako danbateakoak atera ditu kamioiak.
17 urteko urretxuarra Euskal Herriko mendi lasterketetako txapela jantzi berri du eta hirugarren geratu da Zegama-Aizkorrin junior mailan
Gipuzkoako Foru Aldundiak, datozen urteetarako egitasmo estrategikoak aurkeztuko ditu asteartean, hilak 29, Beasainen. Saioa, 19:00etan izango da, Igartza jauregian.
Ordiziako Udalak aparkaleku gune mugatuen ordutegia aldatzea erabaki du, bizilagunek aspalditik egindako eskaera bati erantzunez. Gune urdinei eta zamalan guneei eragingo die aldaketak, eta gaurtik aurrera, honako ordutegia izango dute gune horiek, ast...
Aurten 5oo urte bete dituen Ordiziako azokak jaso du 2012ko Euskadi Turismo saria. Atzo arratsaldean egin zen sari banaketa ekitaldia Getariako Balentziaga museoan, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua eta Maria Pilar Zorrilla Turismo sailburuordea buru zirela. Ordiziatik ordezkaritza zabala joan zen atzoko ekitaldira. Igor Eguren alkateak, Leire Arandia D’elikatuz zentroko arduradunak eta Ixiar Etxeberria azokako saltzaileak “ilusio handiz” hartu zuten saria Undaren eskutik. “Ohore handia da horrelako sari bat jasotzea, batik bat, tradizioari eta lehen sektoreari eman zaiolako”. Ekitaldian egin zuen hitzalditxoan azokako ekoizleak eta emakume baserritarrak izan zituen gogoan Egurenek: “Haiengatik izan ez balitz, azokak ez luke iraungo”. Alkatearen beste adierazpen batek, berriz, bildutakoen algarak piztu zituen: “500 urte barru, ordiziarrak, berriz ere hemen izango gara horrelako beste sari bat jasotzen. Horretan ari gara”. Urteetako lanaren emaitza Ordiziako Azokaren errekonozimendua ez da kasualitatez iritsi. Urteetako lana dago horren atzean. Ordiziako Azokak paper garrantzitsua betetzen du Goierriko eskaintza turistikoan. Goierrik turismo gastronomikoaren alde egin duen apustuaren zutabeetariko bat baita azoka, Idiazabal Gaztarekin batera. Baina gastronomiaz gain, Goierrik badu bisitariari, zein bertakoei zer eskaini, Ordizia eta Segurako Erdi Aroko hiribilduetan, Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan… Goierri eskualdea ezagutzera datozenentzat harrera gunea bilakatu da Ordiziako D’elikatuz Interpretazio Zentroa. Bertan turismo bulegoaz [...]
Lazkaotxiki musika eskolako Lazkaoko ikasle gazteenek lehenbiziko aldiz jende aurrean ikuskizuna egingo dute. Ipuin musikatu bat antzeztuko dute, gaur 18:00etan, Areria antzokian: Mozart txirula magikoaren bila. Salzburgon girotua, musikagile klasikoar...
Jon Maiak zuzendu eta Nazioen Munduak herri ekimenak ekoitzitako Gazta zati bat dokumentala emango dute bihar, hilak 25, Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala, eta Goierrin Idiazabalen soilik ikusi ahal izan da orain arte. Bestalde, Nazioen Munduak berak ekainaren 9rako antolatu duen Gure esku dago! jaialdian egingo den flashmob erraldoirako bi entsegu egingo dituzte Ordizian. Lehen entsegua etzi, larunbata, izango da Majori kiroldegian, 11:30ean, eta bigarrena ekainaren 2an izango da, ordu eta leku berean.
Beasaingo Udalak zabaldu du dagoeneko 2012ko udalekuen eskaintza. Kirola, musika eta aisialdia oinarri hartuta, adin ezberdinetako umeentzako zazpi talde antolatu dituzte. Iazko prezio berak mantendu badituzte ere, eskaintzari eta zerbitzuei eutsi egin nahi izan diote, umeei uda garairako aisialdiko ahalik eta aukera zabalena eskaintzeko asmoz. Iaz 550 haur inguruk parte hartu zuten udako ekintza horietan. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «umeek ekainean ikasturtea bukatzen dutela ikusita, zerbait berezia egiteko aukera» eman nahi diete bi hilabete horietan zehar. Hala, «eskaintza oparoa» osatu dutela uste dute; bi txandatan banatuko dituzte udalekuak, bata ekainaren 25etik uztailaren 6ra, eta bestea uztailaren 9tik 20ra bitartean. Udalekuak, 4 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei daude zuzenduta. Eskaintzarik zabalena, kirol arlokoa izango da aurten ere. Jon Alkaiaga kirolaren udal fundazioko ordezkariak azaldu duenez, «aurten 20 urte betetzen ditu kirol udalekuen eskaintzak». Iaz zerbitzuak zabaldu egin zituzten, eta emaitza «oso ona» izan dela dio; guztira, 511 umek parte hartu zuten kirol arloko ekintzetan. Aurten, prezioak mantendu badituzte ere, «eskaintza horri eutsi» egin nahi izan diote. Kirol udalekuen helburu nagusia, «kirol heziketa aberastea, eta horrekin batera, ikasleen heziketa orokorra bultzatzea» dela azaldu du Alkaiagak. Horrekin batera, ordea, «giro alaia eta afektibitatea eta ariketa fisikoa» bultzatu nahi dituzte, beti ere, kirola lagun giroan, elkartasunean [...]
Goierri, Arabako lautada eta Sakanako alkateek emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute bakoitza bere erkidegoko arartekoarengana joko dutela, Nafarroako Gobernuak erraustegia ezarri nahi duela uste dutelako. Erabaki hori “gure eskualdeetako herritar...
Ekainaren 16an Idiazabalgo Aldaize aldizkariak 50 ale beteko dituela eta, Jon Barreros lazkaotarrak abesti hau konposatu die, opari gisa. Entzun hemen
Urretxuko eta Zumarragako Gazte Asanbladak baserriaren iragana ezagutu eta bere etorkizunaz hausnartzeko Baserri Astea antolatu du; hitzaldia, ikastaroak, azoka eta erromeria izango dira,...
Gipuzkoako Foru Aldundiak, datozen urteetarako egitasmo estrategikoak aurkeztuko ditu, herriz herri. Asteartean, Beasainen izango dira. Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta hainbat foru diputatu etorriko dira. Aurkezpena, 19:00etan izango da, Ig...
Aizkorri mendizale elkartea dagoeneko hasia da aurtengo Aizkorriko Bira antolatzen. Parte hartu nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea; www.aizkorrime.org webgunearen bidez egin daiteke, euskal mendizale elkarteko loturan sartu eta 2012ko ib...
Ordiziako Udaleko merkataritza, berdintasuna eta kirol sailek Ordizian merkatari elkarteekin antolatu duten Ordizian Kirolean III. astearen barruan, emakumeen lasterketa da datorren astean egingo den ekitaldirik nabarmenenetakoa. Ekainaren 2an izango da, larunbata, 18:00etan. Majori kiroldegian, Urrutia eta Vicuña kirol dendetan, eta lasterketa egunean udaletxeko arkupeetan eman ahal izango da izena, hiru euro ordainduta. Parte hartzen duten guztiei elastiko bat oparituko diete. Lasterketa bost kilometrokoa da. Kirol aste hori antolatzeko garaian egon den elkarlana nabarmendu zuen atzo Izaro Intsausti zinegotziak. Harekin batera, Juan Mari Gereñu kirol zinegotzia eta Ordizian elkarteko ordezkari Miren Ajuria izan ziren. Egitarau “anitz eta zabala” antolatu dute astelehenean hasi eta ekainaren 3ra arte iraungo duen ekimenerako. Intsaustiren esanetan, emakumeen kirola sustatzeko ahalegin bat ere badago ekimen horren atzean. Ordizian elkarteak, berriz, hiru ekitaldi nagusi antolatu ditu aste horretarako: astelehenetik ekainaren 1era egingo den Erosketa Ordizian maratoia; maiatzaren 30ean egingo den Pintxo Osasungarrien lehiaketa; eta maiatzaren 31ko Erosi eroso ekimena. Hauxe da egitaraua: Hilak 28, astelehena. Molestias Clownicas antzezlana, 19:00etan Barrenan. Hilak 29, asteartea. Generoa eta osasuna. Kirolarekin jabetu hitzaldia 18:30ean D’elikatuzen. Idoia Lekua izango da hizlaria. Hilak 30, asteazkena. Pintxo osasungarrien lehiaketa Plaza Nagusian (18:00-20:00). Hilak 31, osteguna. Erosi eroso ekintza (10:00-20:00). Ekainak 1. Trialsin erakustaldia (18:30) eta [...]
Erdialdeko euskalkiaren azterketa eta bilketa lana egin du Pello Joxe Aranburu euskalari alkizarrak. Gipuzkoa hegoaldeko euskara-moldearen ezaugarriak eta literatura xehetu ditu proiektuan, Goierriko eta Tolosaldeko hamar «bidegileren» obrak oinarri hartuta. Lazkaon aurkeztu ditu proiektuaren nondik norakoak, Aranburuk lotura estua duen herrian, Maizpiden irakasle izan baitzen urte askoan, erretiratu arte. Historiari, euskarari eta idazleei buruzko lan ugari ondu ditu Aranburuk. Azkena, herenegun bertan moldiztegira eraman duen Antonio Sorarrain (1928-2011) idazle eta lagun alkizarraren bizitzari eta obrari buruzkoa, aurki aterako dena. Hain zuzen, Sorarrainen eta beste bederatzi autoreren lan literarioak zein dotrina irakasgaiak aztertu ondoren, erdialdeko euskarari buruzko emaitza prest du. «Proiektua idatzita dut, bati eta besteari ematen ari naiz, merezi duen-edo ikusteko. Maila oso zabalean argitaratzeko ez da, baina liburua ateratzeko ea finantzazioa aurkitzen dugun». Liburua salmentan jartzeko asmorik ez du, ale bakan batzuk banatzeko baizik, «informalki». Azterketak «auzolanaren apologia» izan nahi du. Goierrirekin —baita Beterrirekin ere— eta Maizpiderekin lotuta dago, Gerriko ikerlan sariketan lehenagotik ateratako idazle-biografia eta azterketak baitira asko, lankide gehiagorekin Aranburuk berak landuak. Horiek ezagutzera emateko ere baliagarri litzateke. Oraingoz proiektua «aparkatuta» dagoen arren, «interes maila bat» ikusten dio, hedapen handia ez bada ere, bi eskualdeetako bizilagunentzat eta euskalaritzaren arloko adituentzat. Azterketa burutzek «hamar bidegile, hamaika irizpide» erabili [...]
Pello Gibelalde legazpiarra izango da gaurtik aurrera Adegiko, Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko presidente. Olaberriako Hine enpresaren sortzailea da Gibelalde. Hine enpresa beste sei herrialdetara zabaldu da urte hauetan: AEBetara, Erresuma Batura, Txinara, Indiara eta Brasilera. Bestalde, Gibelalde azken hamabi urteetan Adegiko batzorde eragileko kide izan da. Legazpiarrak Eduardo Zubiaurreren lekukoa hartuko du. Postura aurkeztu den hautagai bakarra izan da. 67 urte ditu Gibelaldek, eta berak sortutako Hine enpresak 300ndik gora langile ditu egun. Bai Gibelaldek eta bai bere enpresak hainbat sari jaso dituzte. Enpresa gizonak Joxe Mari Korta saria jaso zuen 2009. urtean eta 2010.ean, berriz, bizitza osoan zehar eginiko lanagatiko aitortza jaso zuen.