Agauntza ibaiko aforalekura eta erreka-tartera hondeamakina sartzeko sarbidea eraikiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako departamenduak uztailaren 17an jakinarazi zuen obra egiteko erabakia, Diputatuen Kontseiluak astebete lehenago onartuta. Ataunen, Zubikoeta gasolindegiaren parean irekiko dute sarrera, Gi-120 errepidetik zuzenean errekara. Lazkao-Ataun oinezkoen herribideko metalezko zubi berdearen aldamenean zabalduko dute sarbidea. 15 metro luzeko arrapala edo aldapatxoa egingo dute, %16,8ko maldarekin. Ibai eremu horretan ez dago erreka-hondoa dragatzeko lanetarako sarbide «egokirik», aldundiak dioenez, «eta horrek nabarmen zailtzen ditu mantentze lanak». Hain zuzen, hiruzpalau urtean behin dragatu egiten dute aforalekuaren aurreko zatia. Errekaren ur emaria neurtzen da aforalekuan. Aldundiaren jabetzakoa da instalakuntza. «Denborarekin erreka bete egiten da harriz, eta noizean behin dragatu beharra izaten da», argitu du Ataungo alkate Igor Aierbek. Kalteak saihesteko Orain arte, hondeamakina errekan goragotik sartu izan da Agauntzara, eta «200 bat metro» mugitu behar izaten du aforalekuraino iristeko. Garraio horrek ibaiko ekosisteman «mesedea baino kalte gehiago» sortu izan ditu azkenean, alkatearen esanetan. Zuzeneko sarbidea irekita, kalte horiek saihestuko dira. Arrapala eraiki ahal izateko partikular baten eta Ataungo Udalaren lur sailak hartuko ditu aldundiak, denera 92 metro koadro zoru desjabetuta. Ibaien gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzarena denez, aldundiak erakunde horri eskatu dio «obren premia» adierazteko.
Lazkaoko Lapke pilota elkarteak 2001 eta 2005 urte artean jaiotako haurrentzat San Migel pilota txapelketa antolatu du. Izena uztailaren 30etik abuztuaren 26ra eman behar da, kiroldegian. Lazkaoko eskola-umeentzat zuzenduta dago deialdia. Pilota bigune...
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian ireki dute 2012-2013 sasoirako kirol ikastaroetan izena emateko aukera. Irailaren erdian eta urriaren aurrenean hasiko dira. Internetez (lazkao.net) edo kiroldegian apunta liteke.
Ataungo Organo Barrokoaren Nazioarteko VI. Jaialdian bihar izango da bigarren eta azkeneko kontzertua, Tourseko San Martin elizan. Organo baliotsuaren laguntzaile txistua eta ahotsa dira kasu horretan. Kontzertua bihar 18:30ean hasiko da. Koro Saenz Ag...
Goierriko bost udalek eta Gipuzkoako beste zazpik mailegu bana sinatu zuten, atzo, Donostian. Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharreko iazko UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren erdia finantzatzeko dira kredituak. Nafarroako Rural Kutxarekin kon...
Ordiziarrak Santa Ana jaietako azken asteburuan sartu dira. Gaur, tradizioa eta jaia batzen diren eguna ospatzen ari dira. Goizean, santaneroak, aurten ezkondu diren Ordiziako bikoteek ohiko kalejira eta Santaneroen Soka Dantza egin dituzte egunari hasiera emateko. Ondoren, 13:00etan, kuadrillek hartu dituzte udaletxe aurreko plaza eta kaleak, euren eguna izaki. Santaneroen Soka Dantza 500 urte baino gehiago dituen ekimena da, 1509koak dira behintzat, dauden lehenengo datuak. Urte horretan ezkondu diren bikoteek egiten dute, eta herria ikusmin handia sortzen duen ekimena da. Aurten lau bikotek hartu dute parte, ohi baino gutxiagok. Nuria eta Igor, Gorka eta Vanessa, Iñaki eta Nagore, eta Jabi eta Koro izan dira aurtengo santaneroak. Udaletxean harrera egin eta gero, alkateak elizara laguntzen ditu bikoteak kalejiran, txistulariek lagunduta, meza entzuteko. Ondoren, bueltako bidea egiten dute, udaletxera berriz itzultzeko. Emakumean, udaletxeko balkoian zain dauden bitartean, gizonezkoak plazara jaitsi ohi dira, Soka Dantza dantzatzera. Aurreskuak eta atzeskuak osatzen dute soka dantza eta bi dantzarien arteko desafio bat ere irudikatzen da tartean. Dantza aurrera doan heinean, banan banan emakumeak balkoitik plazara eramaten dituzte gizonezkoek. Amaitzeko, guztien artean arin-arina eta fandagoa dantzatzen dituzte. Santaneroak Ordiziako kaleak zeharkatzen dituzte azkenezkoz kalejiran txistulariekin batera. 13:00ak ingururako udaletxera bueltatu dira kudrillen eguneko txupina nola botatzen duten [...]
Euskal Telebistak asteartean, uztailak 31, emango du Lazkaoko plazan grabatutako erromeriaren bigarren zatia. Imuntzo eta Belokiren eta Elegancia Mexicana mariatxi taldearen kontzertua izango da. Asteartean 22:00etan ikusi ahalko da, ETB-1en.
Lazkaoko Udalbatzak gaur egingo du uztaileko osoko bilkura, 12:00etan. Kanpandegin biribilgunea egiteko kontratazio txostena eta lizitazio deia ateratzea onartuko dituzte. Iturgaitzagako urbanizazio lanak, Larreategiko lu sail bat, uhin elektromagnetik...
Lazkaoko Gazte Asanbladak herrigunearen pareko erreka eta haren ibilgua garbitzeko hitzordua ipini du, astelehenerako. Agauntza ibaia garbituko dute, beste urte batzuetan egin izan den jarduerari jarraipena emanez, auzolanean. Astelehenean 08:30ean has...
Goierriko EAJk egun osoko festa antolatu du irailaren 1erako. Beasainen elkartuko dira, eta besteak beste, alderdiko kideei omenaldia, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izango dira. Atzo aurkeztu zuten Goierri Bizia izeneko ekimena Beasaingo batzokian; bertan esandakoaren arabera, ekitaldi horrekin «politikan, herrigintzan eta auzolanean aritzeko borondatea agertu duten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete. Joxan Imaz, Beasaingo uri batzarreko lehendakariak azaldu zuenez, «1977tik, demokrazia ezarri zenetik, hain zuzen, alkate, zinegotzi, lurraldeko batzarkide, diputatu, sailburu eta senatari karguetan lanean aritu diren goierritarren lana errekonozitu» nahi dute. Guztira, 200 bat lagun izango dira omenduak. Iazko urritik hona, «bake bidean, politikan eta herriaren bizitzan beste garai bat hasi dela» gogorarazi zuen Imazek, eta horri esker, alderdi kideak «oso pozik eta itxaropenez beteta» daudela. «Alderdiari eta herriari bultza egin dieten guztiei eskerrak» eman nahi dizkiete, «omenaldi xume» baten bidez. Alderdikide, jarraitzaile eta lagun guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira. Bazkarira joateko, mezu bat bidal daiteke goierrikoeajpnv@gmail.com helbide elektronikora. Festa 13:00etan hasiko da, Zubimuzu plazan. Bertako produktuak dastatu eta gero, bazkaria egingo dute, eta segidan, omenaldia. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, umeentzako jolasak izango dira, Gernika pasealekuan. Marsel magoak ikuskizuna egingo du 18:00etan, eta ondoren, txokolate jana eta Gozo Gozo musika taldearen emanaldia izango dituzte. Gauean, kontzertuak Irailaren leheneko festa gazteentzat ere irekia izatea nahi dute. Hori [...]