Euskadi Irratian jakitera eman berri duenez, Maixabel Lasak (Legorreta, 1951) utzi egingo du 2001etik Eusko Jaurlaritzan izan duen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari kargua. Legorretarrak esan duenez, “aspaldi” zeukan pentsatuta k...
Lizarrusti-Barandiaran parketxeak ibilaldi gidatua antolatu du, ostegunerako. Basogintzan aditu eta EHUko irakasle Alvaro Aragonekin Lizarrustiko parketxetik Jentillarrira joango dira, 3 bat orduko ibilian. Aralarko basoen erabilera nolakoa izan den az...
Ezkio-Itsason bizi den Carlos Redondo margolari ordiziarrak irabazi du Legorretako III. Pintura Lehiaketa. Bigarren Blanca Garmendia beasaindarra izan da, eta hirugarren Aitor Merchan beasaindarra. Epaimahai profesionalak izendatutako hiru sarituez gai...
Legazpiko Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak herritarren artean kontzientziazioa sustatzeko kanpaina antolatu du urrian zehar. Legazpiko ikastetxe ezberdinetako kideek Gureak taldeko instalakuntzak bertatik bertara ezagutzek...
Aurtengo Ordiziarrock ekimenean musika jarduna kalera atera nahi bazuten ere, eguraldiak ez dio hori egiten utzi Gazte Asanbladari. Larunbatean kalean egitekoak ziren lau emanaldiak bertan behera utzi zituzten, badaezpada, eta horren ordez, Ordiziako ...
Ordiziako Saskibaloi Eskolan jokatu nahi duten haurren gurasoei zuzendutako bilera egingo dute bihar. 18:30ean elkartuko dira Barrena jauregian. Eskolaren ordutegia eta funtzionamendua azalduko dizkiete bertaratuei. Eskola 2001, 2002, 2003 eta 2004 u...
Igandean V. Goierri Garaia mendi lasterketa izango da; lasterkariek Urretxu eta Zumarragako mendien gainak joko dituzte
Lazkaoko EAJk eskatuta ezohiko osoko bilkura egin zuen Udalbatzak, atzo gauean. Bilduko udal gobernuari, hiri hondakinen bilketaren gaian, gaur egungo sistema —organikoaren ontzia txartelarekin— ontzat hartzen duen galdetu zioten. Bestetik, Sasieta Mankomunitateko lehendakariaren —Lazkaoko alkatea da— laguntzaile edo aholkulari postua ateratzea gaitzetsi zuen. Alderdi bakoitzak bere posturari eutsi zion gai zerrendako puntuetako gehienetan. Eztabaida biziena azkenak ekarri zuen, EAJk Bilduri «harrituta» leporatu zionean mankomunitateko lehendakariak zergatik behar zuen aholkulari bat. «Murrizketa egoera batean gaudenean planteatzen da gaia, lehentasunak jarri beharko liratekeenean. Ez dakit lehentasunak zaborraren gaian planteatu behar diren edo beste aktibitate ekonomikoak suspertzeko ere pertsona bat jartzea den asmoa baita ere», ihardetsi zuen Felix Urkolak. Lazkaoko alkate eta Sasieta Mankomunitateko lehendakari Azeari Andonegik erantzun zuen «lanketa handia» dagoelako hartu dutela erabaki hori. «Lan handia, gure artean dagoen desadostasunagatik, eta garapen desberdin asko izan behar dituelako hondakinen bilketak. Sasietak izan duen legealdirik gogorrena datorkio. Ezarpen pilo bat egiteko hautua egin dute herri askok, sistema aldatu eta beste bateranzko bidea hasteko. Beste batzuek gaur egungo sistemaren jarraipenean eta garapenean jarraituko dute. Hori guztia kudeatzeko Sasietan ditugun baliabideak oso eskasak dira, bai teknikoki, bai politikoki».
Asiar liztorraren edo liztor beltzaren (Vespa velutina) habia handi bat erretiratu eta deuseztu dute Ordiziako parkeko suhiltzaileek Zaldibian. Aurreko asteko asteartean herritar batek eman zuen abisua, zuhaitz batetik zintzilik liztor habia zegoela ik...
Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolak Interneteko webgunea berritu du: www.joxemielbarandiaran.com. «Irekia eta partekatua» izateko helburuarekin, eskolako berriak, informazioa eta oharrak jarriko dituzte webean. Otsoa irratiak eta Eguzkiberri a...
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Olaberrian ipuin kontalariak izango dira, gaur, 18:00etan, liburutegian. Inguma taldeko Ines Bengoa eta Lur Korta aktoreak kontatuko dute Bertilderen eta Kupertinaren ipuina, ordubetekoa. Hiru urtetik 10erako h...
Martxan da gaurtik Junetorri herri barruko autobus zerbitzu berria Legazpin. Inma Hernandez udaleko Agenda 21eko teknikariak azaldu zituen aurkezpenean autobusaren ezaugarriak atzo arratsaldean Lau Bide auzoan egin zen aurkezpenean. Barrualdean «24 bat pertsona sartuko dira», azaldu zuen. Sarrerako atearen alboan gurpildun aulkientzako edo haurren orgentzako ere lekua dago, «hutsik dagoenean 4 edo 5 pertsona gehiago sartu litezke», argitu zuen. Gas kutsagarri gutxiago aireratzen duen autobusa da Legazpikoa, «ekologikoki hobetua». Zerbitzua eskainiko duen enpresari ingurumen-plangintza bat eskatu dio udalak, «ISO 14.001 ziurtagiria du, eta gidariek gidaritza eraginkorraren ikastaroa egin dute», azaldu zuen teknikariak. Autobus ekologikoa Hiru ibilbide ezberdin egingo ditu autobusak. Motzena «Urtatza eta hirigunea batuko dituena» da. Ordu erdian egingo du joan-etorria. Telleriarte auzoraino joango da bigarrena «bost aldiz joango da eguneko, eta 45 minutuko ibilbidea egingo du». Azkena, Brinkolaraino joango da, «hiru aldiz egingo du joan-etorria, ordu beteko bidaian». Lehendabiziko hilabetean zerbitzua doakoa izango da; gero, 20 zentimo ordaindu beharko da bidaiako. Bidaia-txartela ateratzeko aukera ere egongo da autobusean bertan, 3 euroko fidantza jarrita. Autobusa 07:10ean jarriko da martxan egunero, eta 21:00ak arte ibiliko da. 13:00ak eta 17:00ak bitartean geldi egongo da. Astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, urte guztian zehar, abuztuan izan ezik. Autobus zerbitzua lehiaketa publikora atera eta [...]
Asteburuko jai egunak aprobetxatuz, Arrastaka mendi taldeak lau eguneko mendi irteera antolatu du. Palentziako (Espainia) Fuentes Carrionas mendietara joango dira, bihartik igandera bitartean. Palentzia iparraldean dauden mendiak dira, eta Leonekin eta Cantabriarekin muga egiten dute. Ostegunean abiatu eta gero, ostiral goizean egingo dute lehen irteera. Curavacas (2.524 metro) gailurrera igoko dira. Arrastaka taldekoen esanetan, «mendi deigarria eta ederra» da. Biharamunean, «kareharri zurizko hegal dotoreak» dituen Espigüete (2.450 m.) mendira joango dira. Bilera, gaur arratsaldean Irteera horretan parte hartu nahi duten mendizaleek, gaur arratsaldean egingo duten bilerara agertu behar dute. 19:00etan elkartuko dira, Arrastaka taldeak Iturriotz kalean duen lokalean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu dezake. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da federatu txartela izatea
Ostiralean izango da Antzeztaun egitarauko azken ikuskizuna, Ataungo Herri Antzokian, 22:00etan. Pailaztana taldeak Neskeraz lana egingo du. Sarrera 6 euro da