Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak lagunduta ontzi berrerabilgarriak banatzen ari dira Seguran. Etxeetara bidali diren kupoiak moztu eta arrandegira eramanda jaso daitezke ontziak. Helburua gerora ere arraina erostera ontzi horrekin joatea da,...
Gabiriako haurrek jolasparke berria dute. Aurrez zegoena auzolanean kendu, argia lortzeko zuhaitz batzuk bota eta erabat parke berria dute orain. Aurrez zegoen pinu-azalaren orden lurzoru bigun eta koloretsua jarri dute eta zabu, etxetxo eta bestelako ...
Udalaren baitakoak diren zergei eta tasei %3ko KPIa ezarriko zaie, salbuespenak salbuespen
Aurrekontu gutxiagorekin ere, Zumarragako auzoan bi egunez jaiak ospatuko dituzte bizilagunek
Berria.info • 57 urteko langile bat hil da gaur goizean Ordizian, lanean ari zela aldamio batetik erorita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Hamar eta erdiak aldera izan da istripua, Kale Nagusiko etxe berri batzuetako lanetan; hir...
Lazkaoko jubilatuen elkarteko Orobione abesbatzak eta Olaberriko Zeba koruak kontzertu bateratua egingo dute, etzi, 19:00etan, Lazkaoko San Migel elizan. Urtean zehar landutako abestiak eskainiko dituzte, talde bakoitzak bere zatia betez. Bestetik, bih...
Beasaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideek agerraldi bateratua egin zuten atzo, asteburuan Beasainen izandako eraso sexista salatzeko. Bildu, EAJ, PSE-EE, H1! eta PPko kideek adostutako testuan «emakumeen aurkako indarkeria erabat» arbuiatzen dutela diote, eta genero indarkeriaren kontra «etenik gabe borrokatzeko konpromiso irmoa» azaldu dute. Hala, Asmube emakume elkarteak ostegun honetarako egindako deialdiarekin bat egin dute, eta herritarrei ere protesta horretan parte hartzeko deia egin diete. Udalean ordezkaritza duten bost alderdietako ordezkarien artean adostutako agiriak dioenez, «instituzioek ardura berezia» dute eraso sexista guztien aurrean neurriak hartzerako garaian. Hala, «emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak» bultzatzeko eta prebentzio eta sentsibilizazio mailako neurriak hartzeko konpromisoa agertu dute. Beasainen asteburuan gertatutakoa eta genero bereizketak eragindako beste edozein eraso «giza eskubideen urraketa onartezinak» direla azaldu dute, eta zentzu horretan, beharrezkoa dela jarrera horiek salatzea. Hala, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak salatu dituzte, «izan fisikoa, psikologikoa edo morala, esplizituki zein inplizituki egindakoa». Bost alderdi horietako kideek «konrpomiso irmoa» agertu dute genero indarkeriaren aurka borroka egiteko, eta «indarkeria mota hori sufritzen duten emakumeekin eta haiek bltzen diren elkarteekin koordinazioan eta elkarlanean» aritzeko borondatea agertu dute. Izan ere, «indarrak batzea da bide bakarra, genero indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko». Indarkeria mota hori sufritzen duten emakumeekin bat egin eta «babesa eta laguntza» eskaini diete. Horrez [...]
Azken hamarkadan sona handia eta kritika onak besterik ez ditu jaso Vocalia taldeak. Euskal Herriko 25 emakume ahotsek osatutako abesbatza da. 2000. urtean sortu zen, eta Basilio Astulez arabarraren zuzendaritzapean, mundu mailako lehiaketa garrantzitsu askotan parte hartu dute. Egunotan, hirugarren diskoa aurkeztu du, eta disko horretarako pieza eta egokitzapenak, Xabier Sarasola beasaindarrak idatzi ditu. Diskoa argitaratu ondorengo lehen kontzertua ere Beasainen egingo dute, larunbatean. Xabier Sarasola Beasaingo Musika Eskolako eta Loinatz abesbatzako zuzendari izan da urte askoan. Udako musika ikastaro batzuetan ezagutu zuen Basilio Astulez, biak irakasle zirela. «Elkar ondo ulertzen dugu, ikuspegi eta gustu antzekoak ditugu eta». Astulez, momentu honetan, «mundu mailan erreferente bat» dela azaldu du, eta Vocalia taldea ere, «punta puntakoa» dela. Horregatik, hirugarren diskorako kantak idazteko eskatu zionean, Sarasolak «harriduraz» hartu zuen eskaera. «Horrelako talde bat nire musikan fijatzea sorpresa bat izan da». Diskoaren grabazioan ere parte hartu du; «beraiekin lan egiteko zortea izan dut; diskoan pianoa nik jotzea nahi zuen Basiliok, eta horretan aritu gara buru belarri azken hiru hilabeteotan, entsegu eta grabaketa artean. Mirestekoa eta eskertzekoa da beraien borondatea eta jarrera ona». Grabazioan «dena oso ondo» atera dela azaldu du, eta emaitzarekin gustura dago Sarasola. Diskoan sartu dituzten kanten artean, «eleiz musika eta euskal idazleen olerkiak» uztartu [...]
Aurtengo Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Humanitate, Arteak eta Gizarte Zientzien 2012ko saria elkar Fundazioko Ohorezko Patronato Kidea den Joxe Azurmendik jasoko du bihar Miramar Jauregian ospatuko den ekitaldian. Saria euskal liburugintzan egin due...
Oianguko golf praktika zenaren kantxaren sareari eusteko jarritako hormigoizko 28 zutoinak kentzen hasi ziren atzo langileak, udalaren eskariz. Oianguren parkearen etorkizuna erabakitzeko udalak abian jarritako prozesu parte hartzailean lehenetsitako ...
Las Nieves del Kilimanjaro filmarekin hasiko dute gaur zine alternatiboaren azaroko zikloa Ordizian. 20:30ean hasiko dute proiekzioa Herri Antzokian. Gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dute, jatorrizko bertsioan. Azaroan beste hiru emanaldi alte...
Ehiza-zakur, hezle eta ehiztari ugarirekin jokatu zen larunbatean eta igandean Iratiko Field Triala, Iratiko oihanean (Zuberoa). Euskal Herriko Basoetako Dama sariaren bigarren eta azken proba baliagarria zen, astebete lehenago Enirio-Aralarko basoetan hasitako lana osatzeko. Aralarren bezala, Euskal Herri osoko ehiztariak elkartu ziren Iratin, paseko oilagorren ehiza baina heriotzarik gabekoa egiteko, britainiar arrazako zakurrak erabiliz. Goierriko ordezkari askok parte hartu zuten. Iratiko bordetan elkartu, eta hiru multzo handitan bereizita garatu zen field triala, bi egunean, inguruko baso-mendietan. «Kezka zen nagusi oilagorren kantitateaz eta jokabideaz, uarreko egunetako elurrak eta gauean erabilitako haizeteak zirela eta», azaldu du Euskal Herrian Field Trial elkarteko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarrak. Aralarren ere eguraldi gordinak asko baldintzatu zuen ehiza, oilagorrengan izua handitu zuelako. Iratin ere lehen jardunaldian bertan jabetu ziren oilagorrak mugitu zirela handik, hegoalderanzko bidean. «Zeudenek jokabide oso izua adierazi zuten. Zakurrak eta gidariak sumatu orduko alde egiten zuten». Pointer bat txapeldun Larunbateko jardunaldiak bi zakurrek elkarbanatutako puntu bat lortu zuten, Delabacaren Exel eta Ismael Carroren Vifo de Playabarri setterrek. Heziketa arazo batzurengatik puntu galerak ere izan ziren. Igandean, euri jasa gogorren pean, goi mailako txandak ikusi ziren, Deros des pics Luchonnais —Aralarko irabazlea— eta Ciro zakurrenak, kasu. «Zaila suertatu zen oilagorrak topatu eta puntuak hartzea». Azken [...]
Altzagako Udalak eta Aramako Udalak azaroaren 30era arteko epea jarri dute, nork bere aldetik, uraren eta zaborraren tasak ordaintzeko. Urari dagokionez, aurtengo hirugarren hiruhilekoko zerbitzua eta kontsumoa kobratuko diete zergadunei. Zaborrarena...
Larunbat honetan Ordizian hasiko da Ezker Hormako VII. Emakumea Pilotari txapelketa. Sei partida jokatuko dituzte Ordiziako pilotalekuan. Maddi Mendizabal zaldibiarrak azken partida jokatuko du. 15:30 (1) • Indo-Lucas // Arruti-Beldarrain 15:30 (2)...
36ko gerrako fusilatuen omenez antolatu dituzten ekitaldien barruan, mahai-ingurua egingo dute gaur. Bertan, Pako Etxeberria mediku forentse eta Aranzadi elkarteko lehendakariak eta Iñaki Egaña historialariak parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango da, Igartza jauregian. Larunbatean berriz, fusilatuei omenaldia egingo diete. Goizeko 11:00etan senideei harrera egingo die udalak, Loinazko San Martin plazan. Segidan, 11:30ean, segizioa egingo dute, plazatik Matias enea etxea zegoen tokiraino. Bertara iritsitakoan, 12:00etan, ekitaldia egingo dute, dantzari eta txistulariekin. Oroigarria jarriko duten tokian, fusilatutako guztien izenak daramatzan plaka bat ere jarriko dute, eta loreak emango zaizkie senideei. Ekitaldi horri begira, antolatzaileek azaldu dutenez, hainbat senitartekorekin harremanetan jartzea lortu badute ere, beste batzuek ezin izan dituzte topatu. Hori dela eta, 1936 eta 1942 urteen artean Beasainen fusilatu zituzten guztien senideei egin diete ekitaldira etortzeko gonbitea. Lotutako albisteak: • Fusilatuen omenaldia herri osoarena izan dadin, bono laguntzak jarri dituzte salgai • 36ko Gerran fusilatutako herritarren omenez eskultura bat egingo dute • 36ko Gerraren atal berezia Goierriko Hitzan