Ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina martxan da Seguran

Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak lagunduta ontzi berrerabilgarriak banatzen ari dira Seguran. Etxeetara bidali diren kupoiak moztu eta arrandegira eramanda jaso daitezke ontziak. Helburua gerora ere arraina erostera ontzi horrekin joatea da,...

Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak lagunduta ontzi berrerabilgarriak banatzen ari dira Seguran. Etxeetara bidali diren kupoiak moztu eta arrandegira eramanda jaso daitezke ontziak. Helburua gerora ere arraina erostera ontzi horrekin joatea da, hondakin gutxiago sortzeko. Lehen sei hilabeteetan, hilabetero 50 euroko zozketa bat egingo da ontzia erabiltzen duten guztien artean, eta honekin erabilpen ohitura sortzea lortu nahi da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa