Enirio-Aralarko field trialeko zakur garaileak lortu du Basoetako Dama izendapena, Iratin
Ehiza-zakur, hezle eta ehiztari ugarirekin jokatu zen larunbatean eta igandean Iratiko Field Triala, Iratiko oihanean (Zuberoa). Euskal Herriko Basoetako Dama sariaren bigarren eta azken proba baliagarria zen, astebete lehenago Enirio-Aralarko basoetan hasitako lana osatzeko. Aralarren bezala, Euskal Herri osoko ehiztariak elkartu ziren Iratin, paseko oilagorren ehiza baina heriotzarik gabekoa egiteko, britainiar arrazako zakurrak erabiliz. Goierriko ordezkari askok parte hartu zuten. Iratiko bordetan elkartu, eta hiru multzo handitan bereizita garatu zen field triala, bi egunean, inguruko baso-mendietan. «Kezka zen nagusi oilagorren kantitateaz eta jokabideaz, uarreko egunetako elurrak eta gauean erabilitako haizeteak zirela eta», azaldu du Euskal Herrian Field Trial elkarteko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarrak. Aralarren ere eguraldi gordinak asko baldintzatu zuen ehiza, oilagorrengan izua handitu zuelako. Iratin ere lehen jardunaldian bertan jabetu ziren oilagorrak mugitu zirela handik, hegoalderanzko bidean. «Zeudenek jokabide oso izua adierazi zuten. Zakurrak eta gidariak sumatu orduko alde egiten zuten». Pointer bat txapeldun Larunbateko jardunaldiak bi zakurrek elkarbanatutako puntu bat lortu zuten, Delabacaren Exel eta Ismael Carroren Vifo de Playabarri setterrek. Heziketa arazo batzurengatik puntu galerak ere izan ziren. Igandean, euri jasa gogorren pean, goi mailako txandak ikusi ziren, Deros des pics Luchonnais —Aralarko irabazlea— eta Ciro zakurrenak, kasu. «Zaila suertatu zen oilagorrak topatu eta puntuak hartzea». Azken [...]
Ehiza-zakur, hezle eta ehiztari ugarirekin jokatu zen larunbatean eta igandean Iratiko Field Triala, Iratiko oihanean (Zuberoa). Euskal Herriko Basoetako Dama sariaren bigarren eta azken proba baliagarria zen, astebete lehenago Enirio-Aralarko basoetan hasitako lana osatzeko.
Aralarren bezala, Euskal Herri osoko ehiztariak elkartu ziren Iratin, paseko oilagorren ehiza baina heriotzarik gabekoa egiteko, britainiar arrazako zakurrak erabiliz. Goierriko ordezkari askok parte hartu zuten.
Iratiko bordetan elkartu, eta hiru multzo handitan bereizita garatu zen field triala, bi egunean, inguruko baso-mendietan. «Kezka zen nagusi oilagorren kantitateaz eta jokabideaz, uarreko egunetako elurrak eta gauean erabilitako haizeteak zirela eta», azaldu du Euskal Herrian Field Trial elkarteko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarrak. Aralarren ere eguraldi gordinak asko baldintzatu zuen ehiza, oilagorrengan izua handitu zuelako.
Iratin ere lehen jardunaldian bertan jabetu ziren oilagorrak mugitu zirela handik, hegoalderanzko bidean. «Zeudenek jokabide oso izua adierazi zuten. Zakurrak eta gidariak sumatu orduko alde egiten zuten».
Pointer bat txapeldun
Larunbateko jardunaldiak bi zakurrek elkarbanatutako puntu bat lortu zuten, Delabacaren Exel eta Ismael Carroren Vifo de Playabarri setterrek. Heziketa arazo batzurengatik puntu galerak ere izan ziren.
Igandean, euri jasa gogorren pean, goi mailako txandak ikusi ziren, Deros des pics Luchonnais —Aralarko irabazlea— eta Ciro zakurrenak, kasu. «Zaila suertatu zen oilagorrak topatu eta puntuak hartzea».
Azken sailkapenean, Yves Tastet-en BB du Mas de Foncouverte pointerra izan zen Iratiko garailea, lehengo bikain-CAC izendapenarekin. Bigarren Ismael Carroren Maximo de Ugartebetxi izan zen, bigarren bikain batekin.
Euskal Herriko II. Basoetako Damako garailea izendatzeko kitarakoa egin zuten BB-k eta Nicola Kurutxageren Deros-ek. Bien artean, onena Aralarren irabazle izan zena suertatu zen: Deros.