Pako Etxeberriak eta Iñaki Egañak gerrako fusilatuez hitz egingo dute gaur
36ko gerrako fusilatuen omenez antolatu dituzten ekitaldien barruan, mahai-ingurua egingo dute gaur. Bertan, Pako Etxeberria mediku forentse eta Aranzadi elkarteko lehendakariak eta Iñaki Egaña historialariak parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango da, Igartza jauregian. Larunbatean berriz, fusilatuei omenaldia egingo diete. Goizeko 11:00etan senideei harrera egingo die udalak, Loinazko San Martin plazan. Segidan, 11:30ean, segizioa egingo dute, plazatik Matias enea etxea zegoen tokiraino. Bertara iritsitakoan, 12:00etan, ekitaldia egingo dute, dantzari eta txistulariekin. Oroigarria jarriko duten tokian, fusilatutako guztien izenak daramatzan plaka bat ere jarriko dute, eta loreak emango zaizkie senideei. Ekitaldi horri begira, antolatzaileek azaldu dutenez, hainbat senitartekorekin harremanetan jartzea lortu badute ere, beste batzuek ezin izan dituzte topatu. Hori dela eta, 1936 eta 1942 urteen artean Beasainen fusilatu zituzten guztien senideei egin diete ekitaldira etortzeko gonbitea. Lotutako albisteak: • Fusilatuen omenaldia herri osoarena izan dadin, bono laguntzak jarri dituzte salgai • 36ko Gerran fusilatutako herritarren omenez eskultura bat egingo dute • 36ko Gerraren atal berezia Goierriko Hitzan
36ko gerrako fusilatuen omenez antolatu dituzten ekitaldien barruan, mahai-ingurua egingo dute gaur. Bertan, Pako Etxeberria mediku forentse eta Aranzadi elkarteko lehendakariak eta Iñaki Egaña historialariak parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango da, Igartza jauregian.
Larunbatean berriz, fusilatuei omenaldia egingo diete. Goizeko 11:00etan senideei harrera egingo die udalak, Loinazko San Martin plazan. Segidan, 11:30ean, segizioa egingo dute, plazatik Matias enea etxea zegoen tokiraino. Bertara iritsitakoan, 12:00etan, ekitaldia egingo dute, dantzari eta txistulariekin. Oroigarria jarriko duten tokian, fusilatutako guztien izenak daramatzan plaka bat ere jarriko dute, eta loreak emango zaizkie senideei.
Ekitaldi horri begira, antolatzaileek azaldu dutenez, hainbat senitartekorekin harremanetan jartzea lortu badute ere, beste batzuek ezin izan dituzte topatu. Hori dela eta, 1936 eta 1942 urteen artean Beasainen fusilatu zituzten guztien senideei egin diete ekitaldira etortzeko gonbitea.