Ilara luzeak egin dira arratsalden Haztegi ikastolaren atarian. Urtero egiten duten jaiotza ofizialki ikusteko moduan jarri dute, eta legazpiarrek ez dute aukeratu galdu nahi izan. 18 urte daramate jaiotza egiten ikastolan, dena eskuz egindakoa izaten da, eta aurten, pàraje beroak ekarri nahi izan dituzte Legazpira. Guraso eta irakasle talde bat arduratzen da urtero jaiotza egiteaz. Lan handiko ekimena izaten da gainera, tamainaz ere handia izaten baita jaiotza. Urterik urte 20 bat laguneko taldea aritzen da lenean, eta legazpiarrentzat jada derrigorrezko hitzordua da jaiotza ikustera joatea. Lana ere ez da nolanahikoa izaten, dena eskuz egiteaz gain, irudiak mugitu egiten direlako. Aurten, adibidez, itsasontzi bat hara eta hona mugitzen da. Guztira, 20 pieza inguru mugitzen direla eraiki dute aurten jaiotza. Haztegi ikastolako jaiotza ikusi nahi duenak urtarrilaren 10era arte izango du aukera. Egun osoan zehar ikusi ahalko da, eta elementuak mugimenduan 17:00etatik 21:00etara egongo dira, egunero. Gabonetako jai egunetan, ordea, egun osoan jarriko dituzte irudiak mugimenduan.
Baserritarren lana birbaloratu eta duten garrantziaz gizarteari jabearazteko Ormaiztegiko, Ezkio-Itsasoko, Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko baserritarrak saritu dituzte Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian. Guztira bost herrietako 55 baserri saritu dituzte: nekazaritza jarduera nagusi duten 17 baserri eta jarduera mistoa duten beste 38 baserri. Lehen multzoko baserritarrek 800 euroko sari bana jaso dute, eta jarduera mistoan aritzen diren baserritarrek 250 euroko sari bana. Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian elkartu dira bost herrietako baserritarrak, Giomen elkarteko ordezkariak eta herri bakoitzeko udaleko ordezkariak. Ezkio-Itsasotik hasita, banan banan herrika banatu dituzte sariak. Legazpiarrak izan dira bigarrenak saria jasotzen, ormaiztegiarrak hurrengoak, zumarragarrak ondoren eta urretxuarrak bosgarren. Sariketaren helburua baserritarrek egiten duten lana aitortzea da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “nekazaritza jarduera jaisten ari den neurrian, nabaria da baserritarrek zaintzen dituzten eremuetan ere gain-behera ematen ari dela. Horri eusteko, baserritarren lana birbaloratu behar da, egiten duten horretan jarraitzera animatzeko eta gizarteari egiten duten guzti horrek duen garrantziaz jabe arazteko”. Hirugarren urtez antolatu dute aurten sariketa. Ezkio-Itsasoko zortzi baserri saritu dituzte, Zumarragako 15, Urretxuko 9, Ormaiztegiko 4, eta Legazpiko 19. EZKIO-ITSASO: - Baserritik bizi direnak: Urkulegi-Urteaga eta Hariztizabal - Jarduera mistoa: Kataindegi, Mandubi Zahar, Olazabal, Pagoa, Urruti eta Zela LEGAZPI: - Baserritik bizi direnak: Egizabal, Erraizabal, Igaralde Goena, Makatza eta Urtatza. - Jarduera mistoa: Agirrezabal, [...]
CAF lantegiko ELA sindikatuak batzarra deitu du astelehenerako, zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientearen inguruan hitz egiteko. Goierriko Lanbide Eskolan elkartuko dira, 15:30ean. ELAk, afiliatu guztiei egin die bilera horretara joatek...
Legorretako Gaztetxeak 8 urte bete ditu aurten, eta Gazte Piku asanbladak urtemuga ospatzeko ekitaldi sorta antolatu du astebururako. Ostiralean Rap kontzertuak izan zituzten, eta gaur bazkaria, jolasak eta Motxailak band elektro-txarangaren –irudian– kaleko musika. Eguna bukatzeko, gauean kontzertuak izango dituzte; diskoa aurkeztu berri duen Pikunk herriko taldeak eta Lirika de Cerdos taldeak joko dute.
Sortu alderdi politikoa egiteko batzarrak egiten ari dira gaur Goierriko hainbat herritan, Sortzaile prozesuaren barruan. Bigarren bilera erronda honetan, alderdiaren ildo politikoa izango dena landu dute aurrena. Ondoren, taldeka banatuta, ponentzia eta arlo ezberdinak landu dituzte. Beasainen, Igartza jauregian bildu dira (irudian); Ordizian, Barrena jauregian; eta Urretxun, kultur etxean. Hiru saio horiek gaur goizean izango dira; Lazkaon, berriz, astearte arratsaldean, 18:45etik aurrera elkartuko dira, kultur etxean.