Gaur goizean Arte Plastikoen VI. “Goiart 2012 – Ordizia Saria” lehiaetako sariak banatu dituzte Ordiziako Barrena Kultur Etxean. Yvana Duchene artistak irabazi du. Goierri saria Xabier Anunzibay-ek jaso du. Lehen saria, 3.000 eurokoa, Baionan bizi den Txekiar Errepublikako Yvana Duchênek erraman du, Camille Claudelen erretratua pintura lanarekin. Epaimahaiak obra honen izaera espresionistari erreparatu dio. Lanaren indarra nabarmendu dute: “keinuzkoa eta oso zehatza ez den egikera du baina erabateko efektua lortzen du”. Esan dutenez, “pisu handiko obra da baina era berean iragankorra formatuari eta teknikari erreparatuz gero. Obraren espresibitatea goiko aldean kontzentratzen da, landuagoa dago obra, begietan, eta bitartean beheko aldean marrazkia nagusitzen da eta margoa kolorezko hari libre gisa ibiltzen da bertan. Gaur egungo postfeminismoan eta transgeneroan osoki murgiltzen den obra”. Bigarren saria Hondarribian bizi den Hilda Lucio Alamo “Kikis” mexikarrak eraman du, Hiriko paisaia lanarekin. Epaimahaiak azpimarratu duenez, “konposizio arina lortzeko papera eta zuntzaren tankerako material hauskorra, malgua, eta fina erabiltzen da, eta forma arkitektoniko arin, etereoak sortzen dira, forma horiek desagertuko balira bezala. Bestalde, kontrastez beteriko obra bat da, forma geometrikoak eta forma organikoagoak alderatzen dituena, eskala mugatuak dituena, tonalitate neutroak eta ehunduren joko ederra duena”. Hirugarren saria Amurrion bizi den Alberto Torres Ayerdi beasaindarrak jaso du, Paheta [...]
Ordiziako Majori kiroldegiko zuzendari-kudeatzaile lanpostuaren kontrataziorako prozesua martxan jarriko du udalak. Hala jakinarazi dute gaur Igor Eguren alkateak, Juan Mari Gereñu kirol zinegotziak eta Eñaut Gereñu Majoriko behin-behineko kudeatzaileak. Prozedura hori LKS enpresarekin egingo dute eta lau fase izango ditu, beti ere administrazio kontseiluak horrela onartzen badu. Zuzendari berria otsaila amaitu auretik izendatu nahi du udalak. Iazko urritik kiroldegiaren zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen ari den Eñaut Gereñuk eman ditu irekiko duten prozesuaren nondik norakoak. Egingo duten lehen gauza administrazio kontseiluan lanpostuaren eskaintzaren oinarriak onartzea izango da, «funtzio eta helburuez gain, Majori kiroldegiaren ezaugarriak aintzakotzat hartuz». Bigarren urratsa lanposturako izena emateko epea zabaltzea izango da, eta komunikabideetan emango da deialdiaren berri. LKS enpresak hautagaien ebaluaketarako frogak egitea izango da hirugarren fasea, udaleko kontratazio mahaiaren onespenarekin. «Froga horien bidez formakuntza, gaitasun eta izaera mailako egokitasuna, eta postuaren ezaugarri eta eskakizunak baloratuko dira». Azken urratsa hautagaia aukeratzea izango da.
Sariak gaur eguerdian eman dituzte Bi-Tartean merkatari elkarteko egoitzan, Zumarragan
Azken aste honetan Ordiziako Oianguren Bigarren Hezkuntzako Ikastetxean alemaniar ikasle eta irakasle talde baten bisita jaso dute egunotan. Comenius proiektuaren barruan antolatutako ekintza da. 2011n sartu ziren Oianguren ikastetxeko ordezkariak Puzzle Europarraren Puzzle Zati Harrigarriak (Puzzling Pieces Of The European …
Legazpiko Birziklapena bai, atez atekorik ez herri plataformak Arartekoari babesa eskatu dio, aurrera begira jarraitu beharreko lan ildoak zehazte aldera. Udal gobernuaren eta plataformaren arteko harremanak orain arte izan duen «ibilbide eskasa» eta «atez ateko sistema ezartzeko ideia birplanteatzea eskatu …
Legorretako Udalak 1.500.549,98 euroko aurrekontua izango du 2013an, herenegun herritarren aurrean aurkeztu zuenez. Aurtengo ekitalditik %0,72ko igoera besterik ez du aplikatu. Hala ere, 2012an sarrera gisa jaso duen diru kopuru berbera da datorren urteko aurrekonturako zehaztua. Arantxa Iturrioz Ogasun zinegotziak eta lan-taldeko Urko Etxeberria kideak aurkeztu zituzten, hogei bat legorretarren aurrean. Iturriozek esan duenez, krisi egoera kontuan hartuta «ahalik eta erantzukizun handienarekin» landu dute aurrekontu txostena. «Beti ere gehien behar duten herritarrei laguntzeko». Iaz bezala, oraingoan ere udalak ez die kobratuko zaborraren, uraren eta etxeko kontribuzioaren zerga lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren familiei. Exentzioen diru saila igo dute Krisi egoera iaztik «larritu» egin dela eta, familien zerga-exentziorako diru-saila 3.000 eurotik 5.000ra igo dute. «Behin eskaerak jasotakoan, ikusten badugu tartea badagoela gutxieneko hori ere igotzeko, ez dugu baztertzen, laguntza etxe gehiagotara irits dadin», dio Iturriozek. Inbertsioetarako 22.717,84 euroko saila izendatu du. Udala ekonomikoki «egoera onean» dago, eta zorpetze maila «baxua» du. Legorretako Udalak %8,67ko zorpetze maila du; «Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren itzulketa egongo ez balitz %4,20» zukeen. Aurtengo UFFFko 63.146 euro itzuli beharko dituela aurreikusi du udalak, jasotakoaren %7,8.
Lazkaotxiki musika eskolako Ataungo ikasleek Gabonetako kontzertua egingo dute, gaur. Herri Antzokian da emanaldia, San Martin auzoan, 17:00etan hasita.
Gipuzkoako Txapelketako bi final jokatuko dituzte Lapke-ko pilotari juniorrek, larunbatean. Tolosako Beotibar pilotalekuan, 10:30ean, Egiburu-Murua lazkaotarrak Gazteleku klubekoen aurka ariko dira, bigarren mailan. Arratsaldean, Zestoako frontoian 16:...
Aralar alderdiak zinegotzi postu bat lortu zuen Beasainen, 2011ko udal hauteskundeetan. Hasieran Unai Baztarrikak hartu zuen kargu hura, baina alderdia utzi ondoren, airean gelditu zen zinegotzi postu hura. Joan den urrian, ordea, Baztarrikak uko egin zion zinegotzi izateari, eta postua alderdiaren esku gelditu zen. Orain, Aralar alderdiak Garbiñe Zurutuza proposatu du toki hori betetzeko. Gaur iluntzean egingo duten udalbatzaren osoko bilkuran hartuko du kargua. Aralarren Gipuzkoako exekutibako kide da Zurutuza, eta laugarren aurkeztu zen 2011ko udal hauteskundeetako zerrendan, eta hirugarren Batzar Nagusietakoan. Gaur iluntzean (19:00) egingo duten osoko bilkuran, murrizketen kontrako neurriak eta Aralarko zinegotziaren kargu hartzeaz gain, beste zenbait gai ere landuko dituzte. Hala, CAFeko langileen aurkeztutako enpleguaren inguruko mozioa, zineko sarreren abonu tasaren aldaketa, eta Garingo erregidorearen izendapena izango dituzte aztergai.
Sasieta Mankomunitatea hiru hilabete barru, «udaberrirako», hasiko da atez ateko hondakin bilketa ezartzen Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian. Sistema zehazteko Sasietan lore parte-hartze prozesua herenegun amaitu zen, eta atzo aurkeztu zuten Sasietako lehendakari Azeari Andonegik, eta Asier Garro, Bakartxo Mendez eta Joxan Etxabe alkateek zer ezaugarri izango dituen. Parte-hartze prozesuan 1.129 lagun aritu dira denera; Zaldibian 620, Legorretan 366 eta Itsasondon 143. Laurek «emaitza oso positiboa» aitortu diote prozesuari; «eztabaida oso irekiak» izan dira. Bilera horietan hainbat erabaki hartu dituzte herritarrek, hiru herrietan antzekoak. Adibidez, ontziak kalean zintzilikatzeko zutaberik ez da jarriko. Lurrean utziko dira, zehaztutako lekuan. Etxebizitza askoko blokeetan, berriz, horman iltzatutako kako edo pletina batzuetan kokatu beharko da kuboa. Paperaren kasuetan, norbere kuboa edo etxe-blokerako kontainer komunitarioa aukera zitezkeen. Hiru herrietan etxe bakoitzerako ontzia banatzea aukeratu dute. Hala ere, komunitarioa eska daitek: Zaldibian urtarrilaren 17rako, Legorretan 18rako, eta Itsasondon 25erako. Ontzi arinentzat ere kuboaren ordez poltsa estandarizatuak jartzea aukera zen. Denek kuboak hobetsi dituzte. Hondakinak uzteko ordutegia luzatu egingo da, orain arte baino ordubete gehiago: 20:00etatik 23:00etara. Egun bakoitzean zer hondakin mota atera ere finkatu dute. Organikoa astelehen, ostegun eta larunbatetan bilduko dute; ontzi arinak astearteetan eta ostiraletan; papera asteazkenetan; eta errefusa igandeetan. Kuboak kalera ateratzeko ordutegia 20:00etatik 23:00etara [...]
Herrizaingo Sailak EAEko enpresa kimikoen kanpoko larrialdi-planei buruz herritarrei informazioa jakinarazteko kanpaina berri bat jarriko du martxan. Kanpaina honen barruan 38.000 informazio gutun bidaliko dira postontzietara eta herrietan bilerak egingo dira, enpresa kimiko horietan istripu larriren bat gertatuko balitz, herritarrek …
Igande goizean izango da feria, Euskadi plazako arkupeetan; janztekoak eta jatekoak salduko dituzte, besteak beste
Goierriko bost euskal liburu eta disko azoken antolatzaileek balorazioa egin ostean, orokorrean «ona» da feriek utzi duten balantzea. Nabaritu dutenez, ordea, jendea aurreko urteetan baino «gutxixeago» ibili da, eta azoka batzuetan salmentak ere «...
Lazkaoko adinekoen bi egoitzatan San Tomas eguna ospatuko dute, bihar. Orobione jubilatu elkartean 10:30ean txistor jana egingo dute. Txindoki gerontologikoan ere antolatu dute, eta taloekin batera jango dute hestebetea.
Lazkaotxiki musika eskolako helduen koruak gabon kontzertua abestuko du, gaur 19:30ean, San Prudentzio ermitan. Eskolako txirula eta biolin taldeek lagunduko diete. Bihar, ostirala, Kantaka abesbatzak egingo du Eguberri giroko kontzertua, 20:00etan, Sa...
Eguberrietako ekitaldien egitaraua bihar hasiko da Legorretan. San Tomas feria egingo dute, 11:30ean hasita. Txistulariek alaituko dute plaza. 12:30ean gabon kantak abestuko dituzte, eta 12:45ean ohiko urdaiazpiko zozketa izango da. Txistorra banatuko ...
Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeak mendi irteera antolatu du iganderako, abenduak 23. San Gregorio auzotik irten, 09:00etan, eta Ollangako bordaraino (760m) joan-etorria egingo dute. 13 kilometroko bidea da, eta hiru-bat orduko ibilia. Joanean, Lau...
Pasa den abenduaren 15ean TOP 6 txapelketa ospatu zuten Iruñean. 12 taldek hartu zuten parte bertan. 2011-2012ko denboraldian denborarik onenak egin dituzten Espainiar estatuko 85 igerilari elkartu ziren bertan. Ordiziako taldeak hamaika igerilari eraman zituen. Froga ia guztietan egon zen …
Beasaingo Aranealde adinekoen zentroak ekitaldi sorta antolatu du Eguberrietarako. Aurreneko ekitaldiak bihar bertan hasiko dituzte, San Tomas egunarekin. Bostetan hasita, txistorra jana egingo dute, eta ondoren, dantzaldia ere izango dute. Igandea...