Txistorra eta dantzaldia, San Tomas egunerako

Beasaingo Aranealde adinekoen zentroak ekitaldi sorta antolatu du Eguberrietarako. Aurreneko ekitaldiak bihar bertan hasiko dituzte, San Tomas egunarekin. Bostetan hasita, txistorra jana egingo dute, eta ondoren, dantzaldia ere izango dute. Igandea...

Beasaingo Aranealde adinekoen zentroak ekitaldi sorta antolatu du Eguberrietarako. Aurreneko ekitaldiak bihar bertan hasiko dituzte, San Tomas egunarekin. Bostetan hasita, txistorra jana egingo dute, eta ondoren, dantzaldia ere izango dute. Igandean ere, gabonetako saskia zozkatzeko elkartuko dira, 17:00etan. Mantekatuak banatu eta dantzaldia egingo dute gero. Bestalde, astelehen goizean, Gurea abesbatza herriko kaleetan ibiliko da kantari, 11:00etan hasita. Elkartetik azaldu dutenez, hilaren 24ko iluntzean eta 25ean Aranealde zentroa itxita izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa