Udaberrian hasiko dira atez ateko bilketarekin Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian
Sasieta Mankomunitatea hiru hilabete barru, «udaberrirako», hasiko da atez ateko hondakin bilketa ezartzen Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian. Sistema zehazteko Sasietan lore parte-hartze prozesua herenegun amaitu zen, eta atzo aurkeztu zuten Sasietako lehendakari Azeari Andonegik, eta Asier Garro, Bakartxo Mendez eta Joxan Etxabe alkateek zer ezaugarri izango dituen. Parte-hartze prozesuan 1.129 lagun aritu dira denera; Zaldibian 620, Legorretan 366 eta Itsasondon 143. Laurek «emaitza oso positiboa» aitortu diote prozesuari; «eztabaida oso irekiak» izan dira. Bilera horietan hainbat erabaki hartu dituzte herritarrek, hiru herrietan antzekoak. Adibidez, ontziak kalean zintzilikatzeko zutaberik ez da jarriko. Lurrean utziko dira, zehaztutako lekuan. Etxebizitza askoko blokeetan, berriz, horman iltzatutako kako edo pletina batzuetan kokatu beharko da kuboa. Paperaren kasuetan, norbere kuboa edo etxe-blokerako kontainer komunitarioa aukera zitezkeen. Hiru herrietan etxe bakoitzerako ontzia banatzea aukeratu dute. Hala ere, komunitarioa eska daitek: Zaldibian urtarrilaren 17rako, Legorretan 18rako, eta Itsasondon 25erako. Ontzi arinentzat ere kuboaren ordez poltsa estandarizatuak jartzea aukera zen. Denek kuboak hobetsi dituzte. Hondakinak uzteko ordutegia luzatu egingo da, orain arte baino ordubete gehiago: 20:00etatik 23:00etara. Egun bakoitzean zer hondakin mota atera ere finkatu dute. Organikoa astelehen, ostegun eta larunbatetan bilduko dute; ontzi arinak astearteetan eta ostiraletan; papera asteazkenetan; eta errefusa igandeetan. Kuboak kalera ateratzeko ordutegia 20:00etatik 23:00etara [...]
Sasieta Mankomunitatea hiru hilabete barru, «udaberrirako», hasiko da atez ateko hondakin bilketa ezartzen Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian. Sistema zehazteko Sasietan lore parte-hartze prozesua herenegun amaitu zen, eta atzo aurkeztu zuten Sasietako lehendakari Azeari Andonegik, eta Asier Garro, Bakartxo Mendez eta Joxan Etxabe alkateek zer ezaugarri izango dituen. Parte-hartze prozesuan 1.129 lagun aritu dira denera; Zaldibian 620, Legorretan 366 eta Itsasondon 143. Laurek «emaitza oso positiboa» aitortu diote prozesuari; «eztabaida oso irekiak» izan dira.
Bilera horietan hainbat erabaki hartu dituzte herritarrek, hiru herrietan antzekoak. Adibidez, ontziak kalean zintzilikatzeko zutaberik ez da jarriko. Lurrean utziko dira, zehaztutako lekuan. Etxebizitza askoko blokeetan, berriz, horman iltzatutako kako edo pletina batzuetan kokatu beharko da kuboa.
Paperaren kasuetan, norbere kuboa edo etxe-blokerako kontainer komunitarioa aukera zitezkeen. Hiru herrietan etxe bakoitzerako ontzia banatzea aukeratu dute. Hala ere, komunitarioa eska daitek: Zaldibian urtarrilaren 17rako, Legorretan 18rako, eta Itsasondon 25erako.
Ontzi arinentzat ere kuboaren ordez poltsa estandarizatuak jartzea aukera zen. Denek kuboak hobetsi dituzte.
Hondakinak uzteko ordutegia luzatu egingo da, orain arte baino ordubete gehiago: 20:00etatik 23:00etara. Egun bakoitzean zer hondakin mota atera ere finkatu dute. Organikoa astelehen, ostegun eta larunbatetan bilduko dute; ontzi arinak astearteetan eta ostiraletan; papera asteazkenetan; eta errefusa igandeetan. Kuboak kalera ateratzeko ordutegia 20:00etatik 23:00etara izango da, gaur egun baino ordubete gehiago.
Herri bakoitzean bilguneak jarriko dituzte. Hondakinak gaika botatzeko kontainerrak egongo dira, baina giltza beharko dute erabiltzaileek. Baserri inguruetako bizilagunentzat eta kaleko bilketara egokitu ezin duten kasu justifikatuentzat izango da.
(Informazio gehiago, Goierriko Hitza-ren papereko biharko edizioan).