'Dantza zati bat' erraldoia egin nahi dute Beasainen, ekainaren 15ean
Nazioen Mundua autodeterminazioaren aldeko herri mugimenduak urteroko jaialdia egingo du ekainaren 15ean, Beasainen. Besteak beste, kontzertuak, herri bazkaria, asto kaka lehiaketa eta sagardo eta talo festa egingo dituzte. Ekitaldi horien artean, gainera, 'Dantza zati bat' ekimenaren beste atal bat grabatuko dute. Dantzaldi "erraldoia" izatea lortu nahi dute, gainera. Parte hartu nahi dutenek, aurrez ikasi behar dituzte dantzarako pausoak.
Nazioen Mundua autodeterminazioaren aldeko herri mugimenduak urteroko jaialdia egingo du ekainaren 15ean, Beasainen. Besteak beste, kontzertuak, herri bazkaria, asto kaka lehiaketa eta sagardo eta talo festa egingo dituzte. Ekitaldi horien artean, gainera, ‘Dantza zati bat’ ekimenaren beste atal bat grabatuko dute. Dantzaldi “erraldoia” izatea lortu nahi dute, gainera. Parte hartu nahi dutenek, aurrez ikasi behar dituzte dantzarako pausoak. Loinazko San Martin plazan egingo dute; plazako kioskoan bi dantzari ariko dira, gidari moduan. Bigarren dantza molde bat ere prestatu dute, “errazagoa”, inguruko kaleetan egiteko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.