Ordizian izan da Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkura
http://youtu.be/NnOT59oE7Go
Duela 23 urte egon ziren Batzar Nagusiak azkenengoz Ordizian. Bertan garaiko Diputatu Nagusia aukeratua izan zen, Eli Galdos hain zuzen. Lehenago ere, 1763 urtean Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak Ordizian Batzar Nagusien aurrean aurkeztu zuen garaiko Gipuzkoak jasaten zuen krisi latzari aurre egiteko plana.
Duela 23 urte egon ziren Batzar Nagusiak azkenengoz Ordizian. Bertan garaiko Diputatu Nagusia aukeratua izan zen, Eli Galdos hain zuzen. Lehenago ere, 1763 urtean Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondeak Ordizian Batzar Nagusien aurrean aurkeztu zuen garaiko Gipuzkoak jasaten zuen krisi latzari aurre egiteko plana.
1963an batzartu ziren lehen aldiz Gipuzkoako Batzar Nagusiak Getarian eta bertan hitzartu zuten garaiko 23 hiribilduren zerrenda. Urtero birritan biltzen ziren bata abenduak 21ean eta bestea uztailaren 2an, zerrendan ziren herrietan hurrenez hurren. 1979an Gipuzkoako bere ahalmenak berreskuratzean berriro ekin zion pleno ibiltaria egiteari urtero uztailaren 2an.
Hala, gaur goizean Gipuzkoako ordezkari politikoak eta Goierriko herrietakoak bildu dira Ordizian. Protokoloek gidatuta, Gipuzkoako foru ordezkarien argazki eta diskurtsoetarako ekitaldia izan da gaur goizekoa. Asteazkeneko azokarekin bat eginez, gozieko 11:30ean egin die Ordiziako alkate Igor Egurenek harrera Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolari, mahaikideei eta diputatu nagusi Martin Garitanori. Herriko makila eman dio Egurenek Txarolari, egun horretan udaletxea Batzar Nagusien esku utziz.
Dantzarien ikurrin dantza eta ohorezko agurraren ondoren udaletxera sartu dira agintariak mazadunek gidaturik. Igor Egurenek Gipuzkoako ordezkariei harrera egitea “ohorea” dela azaldu du, “ohore bikoitza azoka egunez suertatu delako”. Ordiziaz aritu da alkatea batzarkideen aurrean, baita, Goierriz ere. Ordizia “herri zabala, plurala eta dinamikoa” dela nabarmendu du, “Goierrian leku berezia duena”. Goierritartasunaz ere hitz egin du, “banakotasunera jotzeko joera dugun garaiotan denon ahalegina egin behar dugu eskualde ikuspegia berreskuratzeko”, esan du. Goierrik ehun industrial garrantzitsua duela azpimarratu arren, “egiteko asko” dagoela esan du alkatea, emakumeen lan merkaturatzean, esate baterako.
Batzarkideak aurrean zituela Gipuzkoako Aldundiari bi eskari egiteko aprobetxatu du Eguren alkateak. Batetik, Ordizia N-I errepideko zatara eta kutsaduratik babesteko panelak jartzeko eskatu die, bestetik lehen mailara igotzea lortu duen Estanda Ordizia nesken areto futboleko taldeak maila horretan jokatu ahal izan dezan laguntza eske ate joka joango zaiela aurreratu die.
Lohitzune Txarola lehendakariak eskerrak eman dizkio Egureni egindako harreragatik eta eskariak kontuan hartuko dituela esan du. Oraingo legegintzaldiko azken osoko bilkura ibiltaria izango dela aurtengoa gogorarazi du Txarolak. “Historia egitea inportantea da, eta etorkizuna egitea beharrezkoa. Horretarako behin eta berriro egokitu beharra dugu garai ezberdinetara, formula berriak asmatuz, harremanak egiteko era eraldatuz eta arau zein erakundeak gaurkotuz”, esan du.
Osoko bilkurari hasiera eman dio Txarolak. Bertan, Batzar Nagusietako Araundia gaurkotu dute. “Aldaketak ezarri dizkiogu gure Araundiari. Baina aldaketa horien oinarria herritarrengan datza. Alde batetik herritarroi are gehiago ireki nahi dizkiogulako partehartzearen ateak, gardentasuna eta irisgarritasuna bermatuz, eta bestetik gu geu ere, gipuzkoarron ordezkari izanda, herritarrak ere bagarelako”, esan du Txarolak.
Klarinek Agur Jaunak jota eman diote amaiera osoko bilkurari eta D’elikatuzen luntxa izan dute ondoren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.