Noranzko bakarrean zirkula daiteke orain: Ordiziatik datozenen noranzkoan
Dezimo saritua erosi zuenak 125.000 euro irabazi ditu. Egiatarren estankoan erosi zuen dezimoa eta oraindik ez da bertatik azaldu. Estankoan Ibon Egiak lan egiten du eta bere aita, Anjel Mari,
The post Loteriaren sari nagusiko bigarren sari bat Urretxun saldu dute appeared first on Otamotz.
Urteko azken egunean eta biharamuneko lehenengoan ohitura sustraitua da Goierrin mendira igotzea. Aizkorrin jendetza biltzen da. Herrietan, ordea, bertako gailurretara txangoa egiteko usadioa ere bada. Gero eta gehiago. Aizkorrin xanpaina barra-barra ibiltzen da abenduaren 31n. Ohiko ogitartekoen ordez, edo haien lagungarri, otarrainxka egosiak ere eramaten dituenik bada. Eta turroia, hutsik gabe. Urte Zahar egunean, ohitura sustraitua da mendietara igotzea; izan Aizkorrira, Txindokira edo Goierriko beste hainbatera. Jendetza bildu ohi da, urtero, Aizkorrin. Eguraldiak baimentzen duenean harkaitz artean; haize izoztuak edo are txingor txiki mingarriak jotzen duenean ahal den tokian babestuta —ermitatxoan edo aterpean—, festa izaten da. Aspalditik. Bazen idatzi gabeko arau bat ere: Urte Zaharrean Aizkorrira, eta Urte Berrian Txindokira. Joera hori asko lasatu da azken urteotan, eta bi mendi sinboliko horietako masifikaziotik ihesi —jendetza pilatzen da—, herriko gailurretara joaten hasi dira hainbat herritan. Zumarragan eta Urretxun aspaldiko ohitura dute urtearen azken egunean mendi buelta egitekoa. Herritar talde batek antolatuta, San Silbestre Mendi Ibilaldia egin ohi dute, aurten 18.a. Bi ibilbide dira, 08:30ean abiatuta: laburra (Euskadi plaza-Izazpi-Beloki-Antio-Arkaitzeta) eta Bost Gurutzeren Bisitaldia deituriko luzeagoa, 5 bat ordukoa: plaza- Aginaga- Oleta (844m)-Izazpi (972m)-Beloki (641m)-Antio-Arkaitzeta. Bukaera polita, giroa ona Bi txangoetako ibiltariek 11:45ean Izazpin bat egiten dute, taldeko argazkia ateratzeko. 13:00ak aldera, Antio [...]
Errege Kopatik kanpora gelditu da Ampo Ordizia final laurdenetakoan Hermi El Salvadorren aurka galdu ondoren.
'Beg-ik-usten-dut' pintura lanarekin, Maider Urretabizkaiak jaso du Goierri Saria.
Larunbatean egin zuten mosaikoa herriko haur, jubilatu zein gurasoek; eguraldi txarragatik Zumalakarregi museoaren barruan egin zuten
Zahartu ahala gure bizitza herrian egiten jarraitzeko aukera izan dezagun ingurunea hobetzea dakarren proiektua da Euskadi Lagunkoia. Zumarragak eta Ordiziak badute euren egitasmoa; Idiazabal ere sarera batu da orain gutxi. Adinekoek nahiz mugikortasun zailtasunak dituzten herritarrek gizartean aktiboki parte har dezaten bermatzeko egitasmoa da herri lagunkoiena, horretarako ingurunean beharrezko diren aldaketak eginez. Nazioartean onarpen zabala duen Age-friendly Environments Programme egitasmoan oinarriturik garatu du Eusko Jaurlaritzak Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa. Oro har, zahartu ahala nork bere bizimodua autonomiaz egiten jarraitzeko moduko herriak izatea da helburua eta horretarako herritarren inplikazioa sustatu nahi dute. Herrietako egiturak eta zerbitzuak berrantolatzea indartu du egitasmoak, behar eta ahalmen guztien neurrietara egokituz. Bizi kalitatea hobetzeko ahaleginean, inguru soziala moldatzeak ere badu garrantzia. Norbere jarrera aldatuz eta keinu txikiz, beharra dutenen bizitza asko hobetu daitekeelako. OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarean kide dira 250 herri baino gehiago; tartean Idiazabal, Ordizia eta Zumarraga. Idiazabalen lau batzorde Egitasmoak zertan datzan azalduz eman diote hasiera egitasmoari Idiazabalen eta ekintza lagunkoiak martxa jarriz programa garatzeko lau batzorde ere sortu dituzte. Joan den ekainean batu ziren Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora, hala sortu zen Idiazabal Lagunkoia. Ioritz Imaz alkateak herrian kohesio soziala sortzearen garrantzia nabarmendu zuen herri langunkoi titulua jaso zuenean Donostiako Aquariumean [...]