Jose Manuel Benitez ‘Beni’ omendu dute gaur Barbarin
Gaur goizean Jose Manuel Benitez Beni Urola triatloi taldeko lehendakaria omendu dute Barbarin, istripua izan zuen tokian. Ekitaldian bere senitarteko eta lagunek parte hartu dute. 200 bat lagun elkartu dira
Gaur goizean Jose Manuel Benitez Beni Urola triatloi taldeko lehendakaria omendu dute Barbarin, istripua izan zuen tokian. Ekitaldian bere senitarteko eta lagunek parte hartu dute. 200 bat lagun elkartu dira guztira. Lankideek eta triatloi taldekoek testu bana irakurri dute eta Uxue Fernandezek bertso bat abestu du. Ondoren, igeriketa taldekoek idatzitako bertso bat abestu dute. Bukatzeko, bere anaiak bere omenezko plaka estalgabetu du eta senitartekoek eta lagunek lore sortak utzi dituzte. Gotzon Aranburuk bideo bat egin du eta gaur arratsaldetik aurrera ikusi ahal izango da otamotz.eus eta goierri.hitza.eus webguneetan.