Bitxigintza ikastaroa egingo dute Itsasondon apirilean
ITSASONDO // Jaione Castrilloren eskutik, bitxigintza ikastaroa antolatu dute Itsasondon. Hain zuzen ere, bi saio egingo dituzte. Lehenengoa apirilaren 11an izango da, eta bigarrena, 18an. Gaztelekuan eman behar da izena ikastaroan parte hartzeko, eta ...
ITSASONDO // Jaione Castrilloren eskutik, bitxigintza ikastaroa antolatu dute Itsasondon. Hain zuzen ere, bi saio egingo dituzte. Lehenengoa apirilaren 11an izango da, eta bigarrena, 18an. Gaztelekuan eman behar da izena ikastaroan parte hartzeko, eta azken eguna gaur da. 10-15 urte bitarteko neska-mutilentzat bideratua dago.