Erabiltzen ez diren jostailuak bilduko dituzte Itsasondon
ITSASONDO // Erabiltzen ez diren jostailuak biltzeko kanpaina egiten ari dira Itsasondon herritarren artean. Albo batera gelditu diren jostailuak bildu, eta jolas txokoan berrerabiltzeko nahi dituzte. Edonolakoak izan daitezke jostailuak, hala nola, mo...
ITSASONDO // Erabiltzen ez diren jostailuak biltzeko kanpaina egiten ari dira Itsasondon herritarren artean. Albo batera gelditu diren jostailuak bildu, eta jolas txokoan berrerabiltzeko nahi dituzte. Edonolakoak izan daitezke jostailuak, hala nola, mozorroak, egurrezko blokeak eta mahai jolasak. Materiala biltzeko eguna asteazkena jarri dute, eta 15:30etik 17:30ak arte izango da ordutegia.