Ekainaren 5ean eta 34 herritan aldi berean
Gure Esku Dagok galdeketa eguna aurkeztu du Donostiako Zurriolan
Espainiako hauteskundeak direla eta, galdeketak egingo dituzten herriek datak aldatzeko erabakia hartu dute eta denek egun bera aukeratu dute: ekainaren 5a, igandea.
Goierriko herrietan eta Debagoienan, Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren egingo dituzte euskal estatus politikoari buruzko galdeketak, eta ia 150.000 herritar deituko dituzte hautetsontzietara. Horietatik, 67.670 goierritarrak dira. Honako galdera honi erantzun beharko diote goierritarrek: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketa egingo du ekainaren 5ean eta 34 herritan aldi berean. Donostiako Zurriola hondartzan “Erabakitzen hasi gara” lelopean egin berri duten agerraldian eman dute jakitera data. Goierrin ekainaren 19an zen egiteko galdeketa, eta beste herri eta bailara batzuek ere bazuten finkatuta eguna. Baina ekainaren 26ean egingo diren