Abuztuko eta iraileko jaiak prestatzeko bilera Itsasondon
ITSASONDO // Itsasondoko Udalaren Jai Batzordeak batzarra egingo du, gaur, 18:00etan, udaletxean. Abuztuko eta iraileko festak antolatzen hasiko dira. Elkarte, kuadrilla, herritar eta eragile denei dei egin diete.