![PA070127](http://goierri.hitza.eus/site/files/2016/10/PA070127.jpg)
Zegamako Tartaloetxe Kultur Elkarteak 24. Mus Txapelketako finala jokatu zuen, pasa den urriaren 6an. Denera 17 bikotek parte hartu zuten, eta aurreneko zortzi sailkatuentzat izan dira sariak. Joseba de la Hera eta Xabi Azurmendi izan dira txapela jantzi dunetan, finalean Imanol Azurmendi eta Jabi Telleria mendean hartuta.
Tartaloetxe elkarteak bere esker ona agertu die herriko dendari, tabernari eta gainontzeko laguntzaileei, “beraiek ematen dituzten sariei esker posible izaten delako txapleketa hau” antolatzea.