Mutiloako Udalak Lurpera errefusarik ez eramateko eskaria egin du berriz
GHKren eta Foru Aldundiaren «isiltasuna» salatu dute. Cespa enpresaren Lurpeko hondakindegiak ez dituela oinarrizko legezko baldintzak betetzen berretsi duteMutiloako udal ordezkariak Donostiako Tabakalera eraikinera joan ziren atzo Gipuzkoako Hondak...
GHKren eta Foru Aldundiaren «isiltasuna» salatu dute. Cespa enpresaren Lurpeko hondakindegiak ez dituela oinarrizko legezko baldintzak betetzen berretsi dute
Mutiloako udal ordezkariak Donostiako Tabakalera eraikinera joan ziren atzo Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak lurralde osoko errefusa Mutiloara eramateko hartu duen erabakiaren berri azaltzeko eta Mutiloara errefusa eramateko erabakia bertan behera utz dezaten eskatzeko.Iñaki Ugalde alkateak adierazi zuenez, «ez gaude ohituta Donostiara prentsaurrekoak ematera etortzen», baina gaiak beraientzat daukan garrantzia ikusita eta «GHK-k bere erabakian atzera egiteko asmorik ez duela ikusita, urrats hau ematea» erabaki dute.
Egiteko modua, desegokia
Mutiloako Udalak irailean prentsa ohar bidez jaso zuen berria, eta «orduan adierazi genuen bezala, egiteko modua ez zen batere egokia izan». Ugaldek jakinarazi zuenez, «irailetik hona eskatu ditugun iritzi tekniko eta juridikoen arabera, errefusa Muti-loara eramateko erabakiak ez ditu oinarrizko legezko baldintzak betetzen». Izan ere, Cespa enpresak Lurpeko hondakindegian industriako zabor solido inerteak jasotzen ditu eta egun arte hala egin du zabortegiaz kargu egin zenetik.
Zabor solido inerteak
Ugalderen esanetan, «udal honek Cesparekin 1997tik sinatua duen hitzarmenak ere, enpresaren jarduera industriako zabor solido inerteak jasotzera mugatzen du. Hitzarmen hori duela bi urte berritu genuen eta, bai udala baita Cespa ere, bertan jasota dauden baldintzak betetzera behartzen ditu».
Hori dela eta, GHKri eta Foru Aldundiari hitzarmena, arau subsidiarioak eta jarduera lizentzia «eskura» eman zizkiela jakinarazi zuten atzo mutiloarrek, eta «prest agertu gara beharrezko balitz bildu eta gaia serio aztertzeko. Baina ez dugu inolako erantzunik jaso; lehen bilerak egin genituenetik behin eta berriz egin ditugu saiakerak. Gaur gaurkoz, ordea, isiltasuna besterik ez dago», zehaztu du muti- loarrak.
Honela, «berriz ere egiteko moduak eta formak zuzenak ez direla iruditzen zaigu». Txikiak izanagatik, «gutxienik nahi genuke gure ahotsa entzutea, eta ez gutxiestea», nabarmendu zuen Ugaldek.