Visa txartel berriak ordainketak egiteko, kiroldegian sartzeko eta liburutegian maileguak egiteko balioko du besteak beste. Sustapen kanpaina martxoaren 31ra arte luzatuko daOrdiziak bere Visa txartela izango du. Hori jakinarazi dute Jose Miguel Santam...
Visa txartel berriak ordainketak egiteko, kiroldegian sartzeko eta liburutegian maileguak egiteko balioko du besteak beste. Sustapen kanpaina martxoaren 31ra arte luzatuko da
Ordiziak bere Visa txartela izango du. Hori jakinarazi dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Esti Ruanok Ordizian elkartearen lehendakariak eta Iñigo Igartza de la Piedad Nafarroako Rural Kutxako ordezkariak. Alde batetik, munduko edozein tokitan erosketak egiteko erabili ahal izango da txartela eta, bestetik, Ordiziako kiroldegira sartzeko balio izango du, udal liburutegiko liburuen maileguetarako eta helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko ere bai.
Txartelaren helburuak
Alkateak ekimen berri horren helburuak zerrendatu ditu. Horien artean daude «merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza hazteko eta garatzeko iturri gisa sustatzea; zerbitzua indartzea eta hobetzea erraztasunak sartuz; udalerriko establezimenduen irudia eta posizionamendua hobetzea; lehiakortasuna areagotzea gastuak murriztuz, sustapen ekimenak eginez eta komunikazioa indartuz; abantaila ekonomikoak jakinaraztea eta herritarrekin lotura emozionalak ezartzea».
Esti Ruanoren iritziz, «proiektu honen misioa merkatari eta ostalari txikiek dituzten puntu ahulak murrizten edo ezabatzen laguntzea da».
Proiektuaren barnean dauden ia 60 establezimenduetan eska daiteke txartel berria martxoaren 1etik aurrera, baita ere D’elikatuz zentroan martxo bukaerara arte elkarteak jarri duen bulegoan, Majori kiroldegian, Ba- rrenako udal liburutegian eta Nafarroako Rural Kutxako bulegoetan. Lehengo Ordizian txartela dutenek, gutun bat jasoko dute etxean eta bertan adieraziko zaie zer egin behar duten.
Beste alde batetik, Igartzak azpimarratu du «txartelaren jabe izate hutsarekin istripuzko heriotzen aurrean eta iruzurrezko erabileren aurrean aseguru bat» izango dutela, beste zerbitzu batzuren artean. Txartela «doakoa» dela ere esan du, «zenbait saltokitan interesik gabe hiru hilabetean ordaintzeko aukera ematen du, munduko edozein tokitan erabil daiteke eta ez da beharrezkoa Nafarroako Rural Kutxako bezero izatea».
Abantailak eta sustapena
Txartelaren erabiltzaileek abantaila ugariz gozatuko dute, besteak beste: deskontuak, erosketa txekeak eta txartelak, doako erosketak, hobariak, opariak, sariak eta zozketak eta deskontuak Lazkaoko Avia zerbitzugunean.
Sustapen kanpaina martxoaren 31ra arte izango da. Ordizian Visa txartelaren ordainketarekin bat egin duten saltokiek %5 eta %15 bitarteko deskontuak egingo dituzte tarte horretan.
Beste ekimen batzuk
Beste behin ere, Stock azoka egingo dute Ordizian, hilaren 10ean eta 11n hain zuzen ere. Bestalde, erdialdean
Zabalik ekintzaile berrientzako diru laguntza programaren laugarren edizioa aurkeztuko da eta martxo amaieran Ordiziako merkataritzaren bulego tekniko berria hartuko duen Kale Nagusiko lokalaren inaugurazioa egingo da.