Emotio abesbatzak 2016ko irailaren 30ean ekin zion bere bideari. Ordizian sortu zuten, Debora Herrero abeslari eta koru-zuzendariaren gidaritzapean. Ahots txurien taldea da, belaunaldi askotako emakumezkoek osatua.Batetik, Urdanetako Ahotsak haur abesb...
![emotio](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/03/emotio.jpg)
Emotio abesbatzak 2016ko irailaren 30ean ekin zion bere bideari. Ordizian sortu zuten, Debora Herrero abeslari eta koru-zuzendariaren gidaritzapean. Ahots txurien taldea da, belaunaldi askotako emakumezkoek osatua.
Batetik, Urdanetako Ahotsak haur abesbatzan ibilitako gaz-teak sartu dira. Bestetik, haien amak eta amonak. Hirugarren iturria Herreroren ikasle izandakoak kantariak dira.
Helburu asko jarri dituzte: kantatzeko zaletasunari eustea, kultura bultzatzea, kantuaren adierazpen artistikoaren gozamenaz ohartzea, bertako eta kanpoko folkloreak lantzea, eta pertsonaren garapen integrala.
Zaldibiako antzokian, etzi
Emotiok Zaldibiako Herri Antzokian kantaldia egingo du, ostiralean 18:30ean. 11 pieza abestuko dituzte. Abeslariez gain, Angel Etxebeste (kontrabaxua), Jesus Mari Andres (kaxoi flamenkoa), Debora Herrero (pianoa), eta Natale Oria eta Intza Eskisabel dantzariak ariko dira.