Panda Raideko gidariak iritsi dira Marokora
Bidea luzea izan da, baina Panda Raideko gidari goierritarrak Marokon daude dagoeneko. Ostiral arratsaldean abiatu ziren Goierritik, eta larunbatean, ibilgailuek pasa beharreko egiaztatze proba egin zuten. Madriletik, Almeria aldera beste 500 kilometro egin eta gero, bart gauean ferria hartu zuten, itsasartea pasatzeko. Behin Marokora iritsita, Goierriko bost auto eta bikoteak prest dira bihartik aurrera lasterketari ekiteko.