Goierriko suteak itzalduz
Erreibindikazio eguna da martxoaren 8a; suhiltzaileen zaindariaren eguna ere ospatzen da egun horretan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna ez ezik, Suhiltzaileen Eguna ere bada martxoaren ...
Erreibindikazio eguna da martxoaren 8a; suhiltzaileen zaindariaren eguna ere ospatzen da egun horretan.
Emakumeen Nazioarteko Eguna ez ezik, Suhiltzaileen Eguna ere bada martxoaren 8a. Goierrin gaur egun, bi suhiltzaile parke daude; bata Ordizian eta Legazpin bestea. Goierrin pizten diren suteak itzaltzeaz gain, hamaika lan ezberdin egiten dute, eta urtean zehar sarritan entzuten dute sirena hotsa.
Legazpiko boluntarioak
1930. urteaz geroztik egon dira suhiltzaileak Legazpin. Garai hartan, boluntarioak ziren lan horretan hasi zirenak, kasu gehienetan, udaletxeko langileak ziren.
2002an suhiltzaile parke profesionala jarri zuen Legazpin Aldundiak. Parke horrek Legazpiri, Zumarragari, Urretxuri, Ezkiori eta Itsasori ematen die zerbitzua. Parkea jarri zutenetik, boluntarioen kopuruak behera egin zuen nabarmen etagutxika joan dira parkeko talde profesionala osatzen. Joan den urteko urtarrilaz geroztik, suhiltzaile profesionalen esku dago inguruko sute eta larrialdietara joatea.
Ordiziako hasierak
1.869an, Ordizia bi alditan erre ondoren, horri aurre egiteko suhiltzaile boluntario talde bat osatu zuten ordiziarrek. Udalaren laguntza izan zuten hasiera-hasieratik. Boluntario guztiak ordiziarrak ziren. Pixkana-pixkana taldea handitzen eta materialak pilatuz joan ziren.
Udaletxearen azpian kokatu zen lehen Parkea, gaur egun udaltzainak dauden lekuan. 31 lagunek osatu zuten lehenengo talde hura; suhiltzaile burua, haren ordezkoa, material-arduraduna, lau kabo eta beste 24 boluntario. Hasiera haietan materiala erosteko 5.442 pezetako aurrekontua baino ez zuten;?eskubonba bat, 80 metroko hiru mangera, eskailerak, aizkorak eta salbamendurako zakuak, besteak beste.