Itsasondoko Urkia auzoan Santikutz festak ospatuko dituzte, gaur eta datorren astebukaeran. Gaur, Gurutze deunaren eguna da, zaindariaren eguna, eta meza nagusia egingo dute 11:00etan. Ondoren, hamaiketakoa, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariek girotua....
Itsasondoko Urkia auzoan Santikutz festak ospatuko dituzte, gaur eta datorren astebukaeran. Gaur, Gurutze deunaren eguna da, zaindariaren eguna, eta meza nagusia egingo dute 11:00etan. Ondoren, hamaiketakoa, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariek girotua. Bazkari herrikoia 14:30ean izango da eta arratsaldean, 19:00etatik aurrera, berriz ere Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin, erromeria.
Asteburuko egitaraua
Datorren astebukaeran ere jaiak ospatuko dituzte Urkia auzoan. Larunbatean, hilak 6, 34. mus txapelketa jokatuko dute 18:30etik aurrera. 21:00etan, lagun arteko afaria egingo dute eta gauean, erromeria Laja eta Larrañaga trikitilariekin, 23:00etatik aurrera.
Igandean, hilak 7, hamaiketakoa egingo dute lehenengo, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin. 14:30ean bakari herrikoiaren txanda izango da. Arratsaldean berriz, 34. toka txapelketa jokatuko dute, 18:30ean hasita. eta ondoren, erromeria Laja II.a eta Lutxurdiorekin.
Zozketa eta bazkaria
Jaietako antolakuntzakoek jakinarazi dute, Urkiko jaien alde saski bat zozkatuko dela eta zenbaki irabazlea igandean, hilak 7, 21:00etan aterako dela.
Egun hauetako bazkari edo afarietara joateko asmoa dutenek aurrez telefonoz deitu beharko dute 943 88 93 67ra.