Xera beka, Miren Josu Aranburu eta Idoia Luzuriagarentzat
Miren Josu Aranburu eta Idoia Luzuriaga herritarrei eman diete Xera beka. 6.000 euroko beka honen laguntzarekin, 1950etik gaurdaino arlo ezberdinetan nabarmendu diren Urretxu eta Zumarragako emakumeei buruzko lana egingo dute.
Miren Josu Aranburu eta Idoia Luzuriaga herritarrei eman diete Xera beka. 6.000 euroko beka honen laguntzarekin, 1950etik gaurdaino arlo ezberdinetan nabarmendu diren Urretxu eta Zumarragako emakumeei buruzko lana egingo dute. Lan honekin unitate didaktiko bat prestatuko dute, ikastetxeetan lantzeko. Proiektua datorren urteko martxoaren 8rako aurkeztu behar dute.
Aranburu eta Luzuriaga Berdintasun teknikariak dira eta Hezi2de enpresa sortu dute: berdintasun aholkularitza eta formazioa ematen dute eta hezkidetzan espezializatuta daude.
Orain arte Xera saria antolatzen zen, berdintasunaren alde lan egin duen herritar bati ematen zitzaion, eta aurten Xera ikerketa beka antolatu dute lehenengoz. Helburua emakumeek bi herriotan egin duten ekarpena ezagutzera ematea da.
Lau egitasmo aurkeztu dira. Aranburu eta Luzuriagaren proiektuak Kontatzen ez dena ez da existitzen du izena. Beste hiruak Mujeres de ayer y de hoy. Sus aportaciones a la historia de Zumarraga y Urretxu, Gazitik eta gozotik eta Kultura eta boterea dira. Epaimahaia Mila Alvarez historialariak, Saioa Martinez de Arenaza mankomunitateko Berdintasun teknikariak, Antonio Prada Zumarragako agirizainak eta Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak osatu dute.