Gernika pasealekuko pilotalekuan, 10:00etatik 14:00etara bitartean jarri dute puntua egiten aritzeko hitzordua. 30 zentimetroko zabalera duen harizko zatiak egitea da helburua.
Beasaingo Labores Oteako Udete Justok bat egingo du Astigarrako berdintasunaren aldeko Harituz elkartearen
Matazak indarkeria sexistaren aurka proiektuarekin. Honela, larunbatean kalean puntua egiteko eguna denez,
Indarkeria sexistaren aurkako joste lana antolatu du.
Gernika pasealekuko pilotalekuan, 10:00etatik 14:00etara bitartean jarri dute puntua egiten aritzeko hitzordua. «Ez dago goiz osoan egon beharrik, bakoitza nahi duen denboran egon daiteke», zehaztu du Udete Justok. Parte hartzaile bakoitzak bere orratzak eta artilea eraman beharko ditu, eta helburua 30 zentimetroko zabalera duen harizko zatiak egitea da. Luzera librea da.
Udaletxean jartzeko
Ondoren, beste egun batean beste hitzordu bat jarrita, harilan guztiak elkartu eta josiko dituzte, xingola edo bufanda koloretsu erraldoia osatzeko. Azaroaren 25ean, Emakumearen Aurkako Egunean udaletxean jartzea da helburua.