Kirolariak mapa aztertzen.
Eguraldi bustiarekin jokatu da gaur Zegaman Gipuzkoako III. Rogainea, Iberogaine Ligako 4. proba. Adin desberdinetako, Gipuzkoako, Goierriko, Kataluniako eta Espainiako 250 kirolarik hartu dute parte bertan; batzuk, binaka; besteak taldean; eta beste batzuk banaka.
Talde lanean eta distantzia luzeko nabigazioan oinarritutako orientazioko espezialiatatea da rogainea. Ordu laurdenean eremuaren mapa aztertzeko eta estrategia pentsatzeko aukera izan dute korrikalariek. 10:17 minutuan 6 ordukoak atera dira eta 3 ordukoak 11:00etan.
Ibilbidea librea izaten da eta ahalik eta punturik gehien biltzea da probaren helburua; mapan adierazita egoten dira punturik gehien balio duten balizak non dauden. Ezarritako denbora muga gainditzeak puntuen galera ekartzen du.
Irabazleak ondorengoak izan dira: