Ordiziako Altamiran III. Jose Antonio Peña sari nagusia jokatu da. Alazne Furundarenak eta Octavian Mihail Romanescuk 100 metroetan irabazi dute.
Alazne Furundarena ordiziarrak 100 metroak irabazi ditu.
Hirugarren urtez, Ordiziako Altamira estadioan, Euskal Herriko eta Espainiako atletarik onenak bildu ditu Txindoki Grupo Jaso atletismo taldeak, Jose Antonio Peñaren omenez. 15 maila eta modalitatetako 300 atleta elkartu dira bertan. Hiru orduko jarduna izan da, 18:00etan hasi eta 21:00etan jokatuko da azkeneko proba.
Meeting-eko garailea emakumezkoetan, Olatz Arrieta izan da 1076 punturekin (Luzera jauzia); gizonezkoetan, berriz, Alberto Imedio 1094 punturekin. (1500 m)
Etxekoak ere aritu dira: Alazne Furundarena 100 metroan, Octavian Romanescu 100 metroan, Gari Garmendia eta Joseba Berasain pisu jaurtiketan, 6 kiloko bolarekin.
Haurrak ere izan dute tartea atletismoaren gaurko jaialdian: benjamin eta alebin mailako neska mtilak 50 metroan lehiatuko dira. Kuadrillak, berriz, 4×400 erreleboetan.
Sailkapenak