Mikel Otegi preso politiko itsasondoarrak bihotzekoa izan du, baina egonkor dago
Mikel Otegi preso politiko itsasondoarrak bihotzekoa izan du eta Toledoko Virgen de la Salud ospitalean ingresatu dute. Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, atzo ondoezik sentitu eta espetxeko erizaindegira joan zen; monitorizatu ondoren, ospitalera eraman zuten. Otegik “gradu ertaineko bihotzekoa” izan du, baina “bere egoera egonkorra” dela azaldu dute.
Gertaeraren berri izan orduko, Otegiren senideak Toldekora abiatu ziren, eta atzo gauean presoa bisitatzeko aukera izan zuten une batez. Toledo Euskal Herritik 520 kilometrora dagoela gogorarazi dute, eta “dispertsioak eta urrunketak presoaren senideek ezbeharrei aurre egiteko jarduera” zailtzen dutela salatu du, presoen kontrako urrunketa politikaren “krudelkeria osoa” agerian utziz
Etxeratek “elkartasun guztia eta animoak” helarazi dizkie Otegiri eta haren senideei. Bide batez, “dispertsioa eta urrunketa bertan behera” uzteko exijitu du. Estatu espainiarrak “euskal preso politikoen egoera muturreraino erameteko prestutasun osoa” agertzen duela diote. Horren adibide moduan, Ibonb Ibarragirre preso ondarrutarraren egoera ekarri dute gogora. “Bi aste igaro dira Ibonen osasun egoera muturrekoa dela jakin genuenetik eta bere gaixotasuna tratatzeko dagokione 104.4 artikulua edo espetxe arauetan aurkitzen den 91.3 artikulua aplikatzeko eskaeren aurrean, oraindik ez dago inongo erantzunik”.