Goierrin 753.000 euro inbertitu dira aurten baserri bideak berritzen
Hamasei udalek 32 bide konpondu dituzte. Aldundiak gastuaren %54 finantzatu du bailaran, denera, 408.000 euroko diru laguntza bideratuta. 18 proiektu, ezetsita
Landa bide berriak egiteko, edo lehengoak asfaltatu edo hormigoitzeko erabili dute udalek programa, aldundiak hala zehaztuta. Nekazaritza ustiategietara joateko bideak berritu dituzte, erabilera publikoa dutenak. Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak 1,3 milioi euroko saila jarri du, 2017ko aurrekontu orokorretik. Gipuzkoan 3.360 kilometro baserri-bide daude, «gehienak oso egoera txarrean.
Martxoan deialdia zabaldu, uztailaren bukaeran diru laguntzen banaketa ebatzi, eta irailaren 15erako burutu ziren bide berritze gehienak. 2016an, 19 herritako 43 bide konpondu ziren.
Inbertsio nabarmenenak
Udalerri bakoitzak aukeratu, garatu eta diseinatu ditu baserri bideak konpontzeko proiektuak. Aldundiak bakoitzari gehienez 35.000 euro eman dizkio.
Herrika, inbertsio handiena Legorretak egin du aurten. Urdanetako bidea berritzen 142.000 euro erabili baititu. Ezkiok 66.700 euro eta Itsasok 34.000 jarri dituzte Arrobiazpiko biderako. Lazkaok CAFetik Iztuetara igotzen den bidea konpondu du, 64.800 eurorekin. Beasainek, Ataunek eta Zegamak egin dituzte hurrena inbertsio altuenak, diru kopuruz.
Baserri bideak
Goierrin berrituak · Altzaga (bide 1). Abaligoena-Burnisagasti. Gastua (G): 7.925. Foru laguntza (FL): 5.547,50. · Ataun (5). Barandiaranberri, Bordazulo goikoa, Itzate, Txulo-Jonena, Sotxoeta-Iturritxo-Iturriotz. G: 55.297,48; FL: 33.178,49. · Beasain (3). Gantzarain auzoa, Etxeberrieta-Larrarte, Abarizketa. G: 61.176,24; FL:?27.529,31. · Ezkio (1). Arrobiazpi. G: 66.701,25; FL: 35.000. · Gabiria (2). Argindegi, Hostape. G: 41.008,44; FL: 28.705,91. · Itsaso (1). Arrobiazpi. G: 34.303,50; FL: 29.157,98. · Itsasondo (1). Ermintza-Urkia. G: 33.101,24. FL: 28.136,05. · Lazkao (1). CAF-Iztueta. G: 64.805,18; FL: 35.000. · Legazpi (3). Saletxe, Etxeaundi-Brinkolazar, Goitegi-Mendizabal. G: 36.450,65; FL: 20.047,85. · Legorreta (1). Urdaneta. G: 142.159,90; FL: 35.000. · Mutiloa (4). Odio-Sagastitxoeta, Sesarripa, Lenkaran, Urbizuaran. G: 43.927,84;?FL: 30.749,50. · Urretxu (1). Gerra-Beain. G: 8.090,06; FL: 4.449,53. · Zaldibia (2). Aizporraga, Zelaa-Nazabal. G: 26.197,64; FL: 15.718,58. · Zegama (2). Arrietaldea-Txanborenea, Goialdea-Aristizar. G: 57.127,54; FL: 34.276,52. · Zerain (3). Goikoetxe behekoa, Urruzti garakoa, Aizpe Goikoetxe. G: 32.321,127;?FL: 22.624,89. · Zumarraga (1). Saltsamendi. G: 42.365,73; FL: 23.301,15. G: Gastua. FG: Foru Laguntza














