Lemniskata taldearen Azaroa, zientziaroa zikloaren azkeneko hitzaldia izango da gaur 19:00etan, Igartzako jauregian. Iñaki Goirizelaia Ordorika izango da hizlaria. Ingeniaritza Telematikoan katedraduna eta EHUko irakaslea, eta 2009 eta 2016 bitartean ...
Iñaki Goirizelaia, EHUko errektore ohia.
Lemniskata taldearen
Azaroa, zientziaroa zikloaren azkeneko hitzaldia izango da gaur 19:00etan, Igartzako jauregian. Iñaki Goirizelaia Ordorika izango da hizlaria. Ingeniaritza Telematikoan katedraduna eta EHUko irakaslea, eta 2009 eta 2016 bitartean Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izandakoa. 2017an
PuntuEus fundazioko lehendakari kargua hartu du.
Gaurko hitzaldian adimen artifizialari buruz jardungo da. Lemniskataren esanetan, «gaur egun, ohikoa da adimen artifizialaz entzutea, baina zer da egia eta zer mitoa honen inguruan? Eguneroko bizian, adimen artifizialak hartu al du lekurik? Hala bada, zertan erabiltzen da?…». Galdera horiei guztiei erantzuten saiatuko da Goirizelaia. Euskaraz izango da hitzaldia.
Ekitaldien amaieran solasaldirako aukera izango da jan eta edarien laguntzaz.
Argazki lehiaketa
Bestalde, IV. Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko egunak bukatzen ari dira; abenduaren 31 da azkeneko eguna. Matematikarekin lotura duten irudiak jaso eta saritu nahi dituzte Lemniskatakoek.
Zuri-beltzean nahiz koloretan aurkeztu daitezke lanak. Egile bakoitzeko gehienez, lau argazki bidal daitezke. Irudiak jpg formatuan egon behar dira, 2500 px alde zabalena, 250 ppp eta sRGB kolore espazioan. Fitxategiak ezin ditu 6 mega pasa. Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar da eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu.
Bai argazki bidalketa bai izen ematea era digitalean egingo da Lemniskataren blogean (
www.blogak.com/lemniskata) horretarako espreski argitaratu duten formularioa beteta. Sari banaketa urtarrilaren 12an egingo da eta aurkeztutako lan aukeratuekin erakusketa jarriko dute Beasainen, Ordizian eta Laz-kaon. Lau sari banatuko dituzte: lehenengoak 300 euro, bigarrenak 150 euro, hirugarrenak 90 euro eta herrikoak 90 euro. Goierriko produktu gastronomikoen poltsa bana ere jasoko dute.