Gabon eske solidarioa
Altzagako herritarrek Aspanogi elkarteari eman diote aurtengo Gabon eskean bildutako dirua, 900 euro inguru. Bittor Andonegi elkarteko lehendakariak altzagarren babesa eskertu duAltzagako herritarrak urtero ateratzen dira Gabon eskean, inguruko baserri...
Altzagako herritarrek Aspanogi elkarteari eman diote aurtengo Gabon eskean bildutako dirua, 900 euro inguru. Bittor Andonegi elkarteko lehendakariak altzagarren babesa eskertu du
Altzagako herritarrak urtero ateratzen dira Gabon eskean, inguruko baserrietan barrena erronda eginez. Orain arte, haurrentzako ekintzaren bat antolatzeko erabiltzen zuten bildutako dirua. Aurten, ordea, helburu solidarioa izan du Gabon eguneko ekimenak. Bildutako dirua, 900 euro inguru, Aspanogi elkarteari eman diote, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari.Atzo bildu ziren Altzagako herritarrak eta udaleko ordezkariak Aspanogi elkarteko lehendakariarekin, Bittor Andonegirekin, herriko pilotalekuan. Semea ere bertan zen; lau urterekin pasa zuen minbizia. Altzagarren borondatea asko eskertu du Andonegik. «Dirua beti dator ondo, elkartearen gastuei aurre egiteko, baina, batez ere, oso eskertuta gaude jendearengandik jasotzen ditugun animoengatik eta berotasunagatik».
Momentu honetan Gipuzkoako 180 familia inguru daude Aspanogin eta, Andonegiren hitzetan, lurraldeko txoko askotatik jasotzen dute babesa. Beste hainbat gasturen artean, behar bereziak dituzten familiei laguntzeko, desplazamenduetarako eta Donostian duten etxeko gastuak ordaintzeko erabiltzen dute dirua. Erakundeetatik ere diru laguntzak jasotzen dituzte.
Abenduaren 24an hogei altzagar inguru bildu ziren eskean ateratzeko. Haurrak zein gura-soak elkartu ziren, eta autoz egin zuten baserriz baserriko erronda. «Gure haurrek ez dute diru horren benetako beharrik, eta behar handiagoa duen norbaiti ematea erabaki dugu», azaldu du Ibon Zarrabeitia gurasoak. «Aspanogi aukeratu genuen haurrekin zerikusia duelako».
Herritarren artean hartu zuten dirua Aspanogiri emateko erabakia, eta udaletxetik egin zuten Gabon eskerako deialdia. «Zer hobeto lortutako dirua horrelako ekimen baterako erabiltzea baino?», adierazi du Alazne Aramendi zinegotziak.