Antzezmotz antzerki lehiaketa ostiral honetan hasiko da
Urretxuko eta Zumarragako Karmakros antzerki taldeak Antzezmotz lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du. Hiru kanporaketa egongo dira eta finala martxoaren 9an jokatuko dute. Saioak Urretxuko Labeaga are-toan izango dira, 21:30ean. Lehen
Urretxuko eta Zumarragako Karmakros antzerki taldeak Antzezmotz lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du. Hiru kanporaketa egongo dira eta finala martxoaren 9an jokatuko dute. Saioak Urretxuko Labeaga are-toan izango dira, 21:30ean. Lehen kanporaketa ostiral honetan izango da. Sarrerak 5 euro balio du.
Patxi Remiro Karmakros taldeko kideak oraindik talde guztiak ez dituztela zehaztu esan du. «Talde askok eman dute izena eta hamabik parte hartuko dute. Kanporaketa bakoitzean lau arituko dira. Parte hartzai-leen artean, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako taldeak egongo dira».
Herriko talderik ez
Aurten ez da herriko talderik egongo. «Guri herriko jendeak parte hartzea gustatzen zaigu, baina aurten ez du Urretxuko eta Zumarragako inork izena eman».
Ez dago berrikuntza handirik. Urteroko moduan, Karmakros taldeko kideek aurkeztuko dituzte saioak.
Remirok Urretxuko eta Zumarragako antzerki taldea lan berri bat prestatzen ari dela aurreratu du. «Oso lan polita prestatzen ari gara. Garcia Lorcaren Bernarda Albaren etxea antzezlanaren parodia da. Jostailu moduko bat da guretzat, ondo pasatzeko aukera ematen diguna. Ez dakigu noiz estreinatuko dugun. Ea urte amaierarako prest dugun».
Herritarrei Karmakrosen parte hartzera animatu die. «Taldeko ateak nahi duten guztientzat zabalik daude. Antzerkia egiten ikasteko eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen dugu. Egun, sei kide gaude taldean. Astelehenetan eta asteazkenetan elkartzen gara, 18:00etan, Labeaga are-toan. Gutxi gara, baina oso harreman ona dugu. Ilusio eta gogo handiarekin lan egiten dugunez, taldeak osasun ona duela esan dezakegu».
Remirok 25 urte daramatza dagoeneko Karmakrosen. «16 urterekin Donostiatik Legazpira etorri nintzen. Urretxun eta Zumarragan antzerki talde bat zegoela jakin nuenean, beraiengana jotzea erabaki nuen. Karmakrosek eta antzerkiak dena eman didate. Bizitzaren gatza eta piperra dira. Ezingo nintzateke antzerkirik gabe bizi».