Herri bideen inguruan alegazioak egiteko epea zabalik
ITSASONDO // Herri bide publikoen inbentarioa egiteko erabakia hartu zuen Itsasondoko Udalak. Proiektuaren inguruan berri emateko herritarren partaidetza saioak burutu ondoren, pasa den maiatzaren 28an udalak egindako udalbatzan onartu zen Sendo enpres...
ITSASONDO // Herri bide publikoen inbentarioa egiteko erabakia hartu zuen Itsasondoko Udalak. Proiektuaren inguruan berri emateko herritarren partaidetza saioak burutu ondoren, pasa den maiatzaren 28an udalak egindako udalbatzan onartu zen Sendo enpresak erredaktatutako Itsasondoko bide publikoen inbentarioa. Orain jendaurrean jarri dute, alegazioak eta oharpenak jasotzeko. Horretarako epea, uztailaren 18an amaituko da.