Harrera egunarekin biztanle berriei ongi etorria eman diete Itsasondon
Harrera egunaren helburua, herrira iritsi berri direnei tokiko zerbitzuen berri eman eta harremanak gerturatzea da. Iazko ekainetik gaur arte 15 biztanle berri erroldatu dira ItsasondonItsasondoko Udaleko Ongizate Batzordeak harrera plana landu du 2018...
Harrera egunaren helburua, herrira iritsi berri direnei tokiko zerbitzuen berri eman eta harremanak gerturatzea da. Iazko ekainetik gaur arte 15 biztanle berri erroldatu dira Itsasondon
Itsasondoko Udaleko Ongizate Batzordeak harrera plana landu du 2018 urtean, eta herenegun plan honen barruko saio informatiboa egin zuten. Helburua, Itsasondora bizitzera eta bertan erroldatu diren pertsonei ongi etorria ematea, elkar ezagutzea, informazioa eskaitzeai eta euren iritziak, eskaerak eta beharrak jasotzeko bideak erraztea da.Bestetik, herrian parte hartzea sustatzea ere nahi da, hala nola, batzordeetan, elkarteetan eta festetan; horrela herri mugmendua indartu nahi da. Lehenengo saioaren ondoren, Itsasondoko Udaletik, lantaldearen balorazioa «oso positiboa» izan dela adierazi dute; «batetik, egindako barne lanaren lehen urratsak eman dituztelako eta, bestetik, partehartzaileek ere, ekimena eskertu zutelako».
Harrera udaletxean egin zitzaien eta gonbidatutako herritarrez gain, bertan izan ziren ongizate zinegotzia, gizarte langilea, eskolako irakaslea, euskara taldeko ordezkaria eta ongizate lantaldeko kidea. Herriko baliabide gida eta herriko baliabide eta funtzionamenduaren inguruko informazioa eskaini zitzaien gonbidatuei.
Ondoren, udaleko instalazioak ezagutu eta herritik buelta egin zuten; frontoia, herriko tabernak, denda, mediku etxea eta farmazia, jubilatuen egoitza, elkarte gastronomikoa, ikastetxea eta haurreskola eta gaztetxea beezagutu zituzten, besteak beste.
Datuak
2017ko ekainetik 2018ko ekainera arte, 15 pertsona berrik aukeratu dute Itsasondo bizitoki bezala. Udalak luzatutako datuen arabera, horietako 2 errumaniarrak dira, lau marokoarrak eta bederatzi nigeriarrak.