Kantu eskeko 850 euroak Aspanogiri emango dizkiote
ALTZAGA // Aurten ere Olentzero egunean kantari atera ziren Altzagatarrak. Bertan ateratako dirua minbizidun haurren gurasoen elkarte Aspanogiri bideratuko zaio. Iaz ere, Aspanogirentzat izan zen kantu eskean lortutakoa eta bigarrenez, berdin egingo du...
ALTZAGA // Aurten ere Olentzero egunean kantari atera ziren Altzagatarrak. Bertan ateratako dirua minbizidun haurren gurasoen elkarte Aspanogiri bideratuko zaio. Iaz ere, Aspanogirentzat izan zen kantu eskean lortutakoa eta bigarrenez, berdin egingo dute. Aurten, herritarren eta udalaren ekarpenari esker, 850 euroko txekea emango diote. Ekitaldia ludotekan izango da bihar, 10:00etan hasita.