Altzagarrak Olentzero bihurtuta
Aspanogi elkarteari eman dizkiote altzagarrek Gabonetan, kantu eskean lortutako 850 euroak. Ekitaldia ludotekan egin dute herriko haurrek ere parte hartzeko asmoarekinAbenduaren 24ko kantu eskean bildutako dirua Aspanogi elkarteari eman diote Altzagako...
Aspanogi elkarteari eman dizkiote altzagarrek Gabonetan, kantu eskean lortutako 850 euroak. Ekitaldia ludotekan egin dute herriko haurrek ere parte hartzeko asmoarekin
Abenduaren 24ko kantu eskean bildutako dirua Aspanogi elkarteari eman diote Altzagako herritarrek, Gipuzkoako Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteari. 850 euro inguru bildu zi- tuzten aurtengo errondan.Dirua emateko ekitaldia pasa den larunbatean egin zuten. eta bertan izan ziren Mitxel Arizkorreta Altzagako alkatea, udaleko beste ordezkari batzuk, herritarrak eta baita Bittor Andonegi Aspanogiko lehendakaria ere, dirua jasotzen. Beste behin ere, Aspanogi elkarteko ordezkariak «asko eskertu» zuen altzagarren babesa.
Bigarren urtez jarraian, Aspanogi elkarteari eman diote kantu eskean eskuratutako dirua. Hori baino lehenago, urteetan, haurrentzako ekintzak antolatzeko erabiltzen zuten Gabon eskean lortutako dirua. Baina iaztik, behar handiagoa dutenei ematea erabaki dute.
Hori horrela, herriko ludotekan egin zuten ekitaldia. Bazegoen arrazoi garrantzitsu bat ludotekan egiteko, gainera. Izan ere, larunbat goizetan, herriko gaztetxoek erabili ohi dute espazio hori. Diru ematea une horretan eginda eta ludotekako erabiltzaileak bertan egonda, kantatzen lortutako dirua zertarako erabiliko den ikusteko aukera ematen zien, eta udalak «oso garrantzitsutzat» jotzen du hori.
Esan bezala, orain dela bi urtera arte, Altzagako txikienak ziren diru hori disfrutatzen zutenak. Baina, haiek baino behar handiagoak dituzten umeak daudela baloratu ondoren, Aspanogirekin kolaboratzea «ideia ona» zela erabaki zuen herriak.
Datorren abenduaren 24a urruti badago ere, asmoa «bide beretik joatea da».