Txinatik Itsasondora, konpostaguneengatik
Itsasondoarrentzat agian ez da oso ohikoa horrelako bisitak jasotzea. Nondik eta Txinatik, politakari eta hondakinen inguruan adituak diren teknikari delegazio bat izan zen atzo, Itsasondon hondakin organikoaren inguruan egiten ari diren kudeaketa eredua ezagutzeko. 2019. urte hasieratik herrian bertan kudeatzen dute frakzio hori eta horrek interesa piztu du txinatarrengan.